Marta Rubio Retolaza

Bilbon jaio zen 1978an. Txikitatik nabarmendu zen marrazkian, margolaritzan eta eskulangintzan. Hiru urtez biologia ikasketak egin zituen, eta Ingurumen Teknikari titulua eskuratu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean 2000. urtean, nahiz eta bokazioz Arte Ederretarako joera izan.

Ikasketa horiekin batera, taila eta egurra zaharberritzeko ikastaroak eta bitxigintzakoa egin zituen, baita beirateak egitekoa ere. Azken ikasketa horietan Susana Gutierrez, Kantabriako maisua, izan zuen irakasle. Bartzelonako beiraren Fundazio Nazionalean ere espezializazio ikastaroak egin zituen. 2002. urtean lanbide hau, Tiffany teknika, ogibidetzat hartzea edo lanbide horretan profesionalizatzea erabaki zuen.

Azken urteetan, hainbat teknika artistikori buruzko ikastaroak eman ditu.

Marta RubioMarta Rubio Retolaza artisaua bere tailerrean lanean.

Marta Rubio. MariposasMarta Rubio Ruiz Retolazak egindako hainbat lan.