Materialak eta prozesua

Luis Lópezek nagusiki erabiltzen dituen materialak honakoak dira: egurra, hainbat kalitate eta koloretako larruak, oihalak, kolak, kartoiak eta paperak, eta horietaz gain kutxatilak ixteko burdineriak. Material guzti horiek merkatuan erosten ditu, baina, zenbaitetan, birziklatutako larrua ere baliatzen du.

Kutxatilak banaka egiteko prozesua, bai eta ale gutxi egitekoa ere, bezeroaren eskariz hasten da, horrek nahi duen produktu zehatza eta zertarako nahi duen adierazten duenean, hau da, zer gordetzeko era-biliko duen. Planteamendu horren arabera, kutxatila diseinatzen da, eskatzaileak egin nahi duen inbertsioa kontuan izanda. Esan beharra dago horrek erabiliko diren materialen kalitatea baldintzatzen duela.

Produktua definitu ondoren, hura osatzen duten atal guztiak marrazten dira. Ondorengo zeregina pieza guztiak egurra, larrua, oihala eta abar erabilita prestatzea izaten da, eta jarraian, pieza horiek muntatu egiten dira, kola mota desberdinen bidez, hotzak, beroak edo ukipen kolak.