Oihal figuragileak

Apainketarako oihalezko figura txikiak egitea ez da lan erraza, eta horretarako trebetasun bereziaz gain, eskarmentu handia ere behar da. Agian horregatik aritzen dira horren artisau gutxi espezialitate horretan.

Seguru aski, lan horren aurrekari garrantzitsuena usadiozko eta eskuzko panpingintza izan da. Panpinak bukatu eta jantzi ondoren, batez ere umeek jolasteko erabiltzen zituzten. Panpina horiek egiteko egurra, zapiak eta hainbat motatako pasta edo orea erabiltzen zituzten. Hala ere, batez ere azken hamarkadetan, material berriek aipatutakoak ordezkatu dituzte.

Euskal Herrian, oihal figuragile famatuena Jose Martinez Amuategi, Amua izan da. Aparteko maisu autodidakta hori beste lan artistikoetan ere aritu zen, marrazkilari eta karikaturagile bezala nabarmendu zen.

Amuak egindako figurak ia erabat perfektuak izaten ziren, eta gainera figuren aurpegi, begi eta eskuek errealismo handia izaten zuten. Iñakik, bere semeak, aitaren lanbidearekin jarraitu zuen.

Juan Antonio Gisasola eibartar artisauak, Iñaki Amuarekin ikasi zuen oihalezko figurak egiten. Gaur egun, lanbidea errekuperatzen saiatzen ari da. Horrez gain, lanbidearen artisautza galdu gabe, hobekuntza teknikoak sartzen saiatzen ari da, horrela jarduera errentagarriagoa bihurtzeko.

José AmuaJose Amuaren argazkia, 1918 inguruan.