Ustiapen industriala

Igeltsutegi gehienak Erribera Goitian ezarri ziren, Paul udalerriko Pobes auzoa eta Gesaltza artean.

Lantegi guztien artean aipagarria da Yeserias Zarate SA familia enpresa. Enpresa horrek Felisa (1745) eta Roberto (1757) meategietan “igeltsua eta anhidrita” ustiatzeko emakida zuen, eta 1970ko hamarkada arte ustiatu ziren. Meategiak itxita edukitzeko hainbat baimen izan dituztenez, emakida hori XXI. mende hasiera arte mantentzea lortu dute. Baita ere aipatu behar da, 1987 urte bukaeratik 1997ra, Kanpezuko Asfalto Naturalen Konpainiari alokatu zitzaiola ustiategia.

Fuentesegundako harrobia “la vieja” izenaz ezagunagoa zena, XIX. mendeaz geroztik ustiatzen zen, baina igeltsuaz gain gero eta gainontzeko material gehiago lortzen zenez, ustiapena asko garestitu zen, eta ondorioz, ustiategi hori utzi egin behar izan zen, eta ustiapena Piquilloko harrobira bildu zen.

Erausketa betiko metodoen arabera egiten jarraitu zuten, eta lan horretan barrenatzaileek funtsezko papera betetzen zuten (ikus Isidro Saenz de Urturik idatzitako oharra), baita igeltsua xehatzen zuten langileek ere.

Arqueología industrial en Alava liburuaren  egileen arabera “ustiapena handitzen zihoan heinean, harrobiaren maila jaitsi egin zen, azkenean hormarrian egindako zamalekua zintzilik geratu zen arte. Horregatik, zamalekua mailaz jaitsi eta plano inklinatu baten bitartez ustiategiarekin lotu behar izan zen”.

Igeltsua modu industrialean ustiatzen hasteak aldaketa ugari sortu zituen: lehenbizi, zulagailua iritsi zen eta, geroago, XX. mende erdialdera, igeltsua ustiatzeko, harrobiko sarbidean mailu birrintzaile bat jartzen hasi ziren.

Igeltsua garraiatzeko erabiltzen zen gurdiaIgeltsua garraiatzeko erabiltzen zen gurdia. Paulen eta Pobesen jasotako informazioaren arabera, Julen Zabaletak egindako gurdia).