Zabalkunde zerbitzua

Agorregi

Zabalkunde zerbitzuaAgorregi ikustera etortzen direnei Pagoetako parkearen elementuen zabalkundean espezializatutako zerbitzu bat eskaintzen zaie; horien artean dago Agorregiko multzoa. Talde eta partikularrak hartzeaz gain, eskola-taldeentzako programa berezi bat ere eskaintzen da, eskola-egutegiaren barruan bisita pedagogikoak hitzartzeko aukera ematen duena.

Burdinola eta errotak ikusteko bisita gidatuen egutegia (talde eta partikularrak):

  • Uztaila eta iraila: ostiral, larunbat eta igandeetan. 10:00 - 14:00
  • Abuztua: asteartetik igandera. 10:00 - 14:00
  • Gainontzeko hilabeteak: igande eta jai egunetan. 10:00 - 14:00

Bisita gidatua 11:30etan hasten da eta multzoa lanean ikus daiteke 12:00etan.

Bisita gidatuak eskatzeko edota informazioa jasotzeko deitu telefono honetara: 943- 83.53.89

Bisitariak eskuragarri du Pagoetako Parkeari buruzko 29 orrialdeko azalpen liburuska euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Liburuska hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak eta Kultura, Gazteria, Kirol eta Euskara Departamentuak egin dute. Liburuska horiek dohainik eskura daitezke Iturraran baserriko Informazio eta Interpretazio zentroan, Pagoetako parkean bertan, baita Agorregiko burdinolan eta Aiako udaletxean ere.