K bulegoa informazio eta laguntza gunea da. Gipuzkoako kultura sektorean lan egiten duten pertsona, talde eta erakundeei bideratua da, bai amateurrei bai profesionalei. Bulegoaren helburua da proiektuen sorreran eta garapenean azaleratzen diren beharrei erantzuna ematea, proiektu horien jasangarritasuna eta sektorearen profesionalizatzea sustatzeko.
Tabakaleran egoitza duen nazioarteko zentroa da, eta zinemaren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruko pentsamendua, ikerketa, esperimentazioa eta berrikuntza pedagogikoa lantzen ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak sortua eta finantzatua, EQZE 2017an sortu zen, izaera sutsu eta berritzailearekin. Ikuspegi integrala duten zinemagileen sorrera sustatzeko helburua du; zinemagile horiek errealitate zinematografiko berriak (lan arlokoak, kontzeptualak, sormenekoak, profesionalak) sortzeko gaitasuna izango dute.
1993an inauguratua, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du. Espazio honeta liburutegi bat, erakusteka guneak eta Ganbara eta Erakustaretoa aretoak daude non nazioarteko zein Gipuzkoako artisten lana ezagutzera emiten den.
Gipuzkoako Museoak sarean dagoen Gipuzkoako Museoen ataria da. Bertan topa dezakezu Gipuzkoako edozein museo bisitatzeko beharrezkoa informazioa. Baita ere ,bertan jasoko dira behin behineko erakusketen eta museoekin lotutako berri guztiak.
Euskadiko Arkitektura Institutuaren misioa da Arkitektura herritarrei hurbiltzea eta sozialki arkitekturarekiko zaletasuna sortzea oro har, kulturaren eta herritarren inguruko gozamentzat jota.
Arkitektura, hirigintza, paisaia eta diseinuaren inguruko pentsamendua eta eztabaida sustatzea. Ezagutza sortzea eta, publiko espezializatutik haratago, publiko orokorrak eskuratu ahal izatea erraztea. Euskadiko Arkitektura Garaikidea nazioarteko mailan sustatzea.
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic. 2009ko azaroan zabaldu zituen ateak, eta irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren aldeko apustua egiten duen egitasmo bakar, erakagarri eta interesgarria da. Europa osoan txotxongilo artearentzako zentro integral bakarra da.