Ramon Altolaguirre "Takolo"

Ramon Altolaguirre Bereciartua (Azpeitia, 1920), “Takolo” goitizenez ezaguna jende artean, lau anaiez osatutako familia bateko kide zen. Hamaika urte bete zituen arte egin zituen lehen mailako ikasketak. 1932an, Damaso Azkue azpeitiar enpresan hasi zen lanean, laguntzaile gisa. Domingo Lizarraldek eta Dionisio Etxeberriak ere akzioak zituzten enpresa horrek zumez eginiko produktu ezberdinak ekoizten zituen. Langileen artean asko emakumeak ziren.

1934. urtean Ramonek lan hori utzi eta espartingintzan hasi zen etxean, 1948. urteraino, soldaduskarako garaian izan ezik.

Ramon, amateur aritu zen esku-pilotan eta 1940. urtean herriko txapelketa irabazi zuen. 1943an “pentsatu eta egin”, bere herrian ospatu zen binakako esku-pilota partida batean, artekari lanak hasi zituen. Bere kasuan ere bidea erraztu zion norbait egon zen: osaba Juan Cruz Altolagirre, Donostiako Urumea pilotalekuko artekaria.

Ramon Altolagirre BereziartuaRamon Altolagirre Bereziartua "Takolo". (Mikel Frailek utzitako argazkia).

Gaur, “Takolok” 90 urte ditu. 60 urte baino gehiagoko esperientzia artekari-lanetan. Aldiz, apustuei buruz asko badaki ere, ez da soilik pilota munduan aritu; herri-kirol ezberdinak ere ezagutzen ditu, hala nola aizkolariak eta harri-jasotzaileak, besteak beste.

Artekarien eta apustularien arteko giro ona oroitzen du. Batzuetan baina, galtzaileek ezin zituzten zorrak ordaindu eta artekariek kredituak eman beharra izaten zuten; irabazleari “berea” ordaindu behar zitzaion beti. 

Berrogeigarren hamarkadako bigarren erdialdean, 25 pezetako apustuak egiten ziren. Urteak igaro ahala, kopuruz igotzen joan ziren, eta XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkada amaieran 5.000 pezetako lehen apustua Eibarren jokatu zen. Gaur egun, ehun eurokoak egiten dira. Hasieran, artekaritza-saria %12koa zen, ondoren %16ra igo zelarik. Herri kiroletan %12koa izaten jarraitzen du egun ere.

Ramonen ustez, telebista gure kirolen mesederako etorri bada ere, artekarien lana gutxitzen ari da pixkanaka. Apustulariak ere aldatu egin direla dio. “Momioa” artekariak finkatzen du, baina gero jokoaren nondik norakoaren araberakoa da. Artekari-lanetan 1961. urtean hasi zela oroitzen du, Bergarako frontoian, eta urte batzuk beranduago Vidarte enpresa-gizonak Eibarko Astelena pilotalekuan lan egitera deitu ziola.

Mariano JuaristiMariano Juaristi, "Atano III", bere iloba Luziano Juaristi "Atano X"-ri aholkuak ematen, 1966ko apirilaren 14an. Atzean Periko Ojanguren artekaria. (Juli Urizarbarrena Ojangurenek utzitako argazkia).