Azken hamarkadetako lan-maisuak

XX. mende hasierarako, gaur egun ezagutzen ditugun baserri gehienak eraikita zeuden dagoeneko. Handik aurrera baserri berri gutxi egin ziren. Hamarkada horietan, lan-maisuak eraikin zaharkituak errekuperatzen, zaharberritzen eta handitzen aritu ziren batez ere, baita konponketak egiten ere.

Baserri bat eraikitzenBaserri bat eraikitzen. (Kutxa fototeka).

XX. mendeko lehen herena arte, baserriak egiteko materialak lantzen zituztenak (harria eta egurra) harginak eta arotzak izaten ziren. Zementua eta legarra bezalako elementuak agertu zirenean, batez ere hirietako eraikuntzen bitartez, eraikuntza-sistemak aldatu egin ziren, eta 1940ko hamarkadatik aurrera, igeltsero eta enkofratzaileek izan zuten garrantzia. Arotzek barneko elementuak eta aldez aurretik egindako egurrezko egiturak egiten jarraitu zuten.

Hala ere, oraindik ere badaude 1940ko eta 1970eko hamarkada artean eraikuntza berriko baserriak egin zituzten lan-maisuak . Lan-maisu horiek lan guztiak egiten zituzten: eraikuntzaren ezaugarri orokorrak erabakitzetik (tamaina, solairu kopurua, fatxada eta abar), obra oso egitera arte, hau pausoz pauso, baserria erabat bukatu arte jarraituz.

Baserri bat handitzenBaserri bat handitzen. (Kutxa fototeka).