Nafar egurgileak

Urte askotan, Nafarroako Baztan, Malerreka eta Bortziri eta Leitza bailaretako biztanleek hasieran Hego Amerikako herrialdeetara emigratu zuten, eta 1940ko hamarkadatik aurrera, AEB-tara, artzaintza lanetan aritzera. Erlijio-bokazioa ere oso ohikoa zen, eta horrek guztiak inguruko jendeari lana ematea ekarri zuen.

Hala ere, jaiotza-tasa oso altua zen, eta oinordetza-sistema maiorazkoa zenez (seme zaharrenak jasotzen zuen baserria oinordetzan, eta beste seme-alabek handik alde egiten zuten), lan eskaintza eskaria baino askoz handiagoa zen, eta ondorioz langabezia handia zegoen gazteen artean. Aipatu berri dugunaz gain, eskualde hartan egurgintzan usadio handia zegoenez, duela urte asko egurgile gazteenak hasieran Iratira eta aurrerago Frantziako hego-mendebaldera joaten hasi ziren zuhaitzak moztera. Momentu gorenean, 500 egurgile inguru egon ziren kanpoan lanean.

Iratiko basoa, izen bereko ibaiaren goi-ibilguan kokatua, Frantzia eta Nafarroa artean, eta seguru asko Europa osoko pago eta haritz baso handiena da. Mugak direla eta auzi eta liskar asko sortarazi dituen eskualdea izan da. Jabeek eta egurraz baliatzen direnek baso hori ustiatu dute XVIII. mendeaz geroztik (ontziak egiteko), eta gaur egun, bertako egurra hainbat xedetarako erabiltzen da.

Baztango egurgileak 1906anBaztango egurgileak 1906an.

1930eko eta 1950eko hamarkada artean, baita aurrerago ere, lan-sistema honakoa zen: kontratista izeneko enpresari batek Iratiko basoan egur tona jakin batzuk moztu, eta gero horiek denak Agoitzera garraiatzeko konpromisoa hartzen zuen. Halaber, somari izeneko azpikontratista batek egiten zituen baso-lanak, eta horretarako behar izaten zituen egurgile edo mendiko langileak.

Iratiko basoan ateratzen zuten egurra pago-zura izaten zen gehienbat (Frantzian izei-zura). Egur hori batez ere trenbideetako trabesak egiteko, egurrezko txapak egiteko eta industria kimikorako erabiltzen zen.

Usadioz, Iratiko basotik zuhaitzak ateratzea oso baldintza gogorreko lana zen. Istripu asko izaten ziren, horietako asko hildakoekin, gainera. Egoera hura ez zen 1950eko hamarkada erdialdera arte hobetzen hasi.

Egurgileetako asko aizkolari famatuak izan dira, froga askotan parte hartu izan dutenak. Horien artean aipagarriak dira Ramon Latasa, Juan Baleztena eta Migel Mendigia. Julian Retegi, Retegi II.a ere lanbide horretan aritu zen gaztetan.

EgurgileakLeñadores en el bosque del Irati (Fotografía Marqués de Santa María del Villar).