Belardiak eta belarki laboreak

Imagen de cultivo herbáceo

Azienda elikatzea helburu duten laboreak dira, hala nola urteko bazka laboreak (urteko belardiak, artaberdea…) eta hainbat urtetakoak edo iraunkorrak (hainbat urtetako belardiak edo iraunkorrak eta larreak), zeinak berdetan kontsumitu daitezkeen (aziendaren bazkarako) edo kontserbazio prozesuren bat jaso dezaketen (siloratzea, ontzea...).

Era berean, gizakien kontsumorako landaturiko laborantza estentsiboak barne sartzen dira, hala nola Tolosako babarruna eta ezar litezkeenak.

Kontua da lurraldeko belardietan ezarri beharreko teknikak eta hobekuntzak esperimentatu, zabaldu, eskaini eta gomendatzea produkzioak hobetzeko eta bazka errendimendua gehiagotzeko, azienda bertako produkzioen bidez urtean ahalik eta garai luzeenean elika dadin, pentsuak bezalako kanpoko hazkurrien erosketa murriztuz.

Gizakien kontsumorako produkzioei dagokienez, kontua da osagai ekonomiko garrantzitsua diren eta nekazaritza jarduera dibertsifikatu dezaketen produkzioak sustatzea. Tolosako babarrunaren kasuan, ospe ezagutua duen produktua da baina produkzio urrikoa; hortaz, horren produkzioa eta errendimendua sustatzea da helburua.