Gipuzkoako Foru Aldundiak 1916an Pomologia Batzorde Berezia sortu zuenetik, erakunde horrek sagarraren landaketa eta azterketa bultzatu ditu, baita sagardogintzari dagokiona ere. 1982 urtean, Aldundiak Pomologia Sustatzeko programa bat ezarri zuen eta, horren ondorioz, bertako sagar aldaeren mintegia sortu eta aldi berean sagardotarako sagarrondoak landatzeko laguntza plana ezarri zuen, gaur egun jarraitzen duena.
Oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzei buruzkoak. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2016ko ekainaren 28a, asteartea).
Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak
0015 LI/2021 Foru Agindua, otsailaren 5ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2021ko deialdia onartzekoa.
72/2017 Errege Dekretua, otsailaren 10ekoa, berezko sagardo eta sagardo mota desberdinei buruzko kalitate araua onartzen duena.
Gipuzkoako Foru Aldundiak urteak daramatza lanean Gipuzkoan egiten den sagardo guztia Gipuzkoan ekoiztutako sagarrarekin eta bertako barietateekin egin dadin. Zertarako? Sagardoaren kalitatea hobetzeko eta nekazaritza eta abeltzaintza ustiategiak errentagarriago bihurtzeko, hartara ustiategiak hustu ez daitezen eta gazteak ekoizle bihur daitezen.
Otalarrean proiektu handi bat jarri dugu abian, hiru helburu nagusirekin: