Merkatu Antolaketa Bateratuan (MAB) dagoen Nekazaritza-politika Erkidean adostutako erabakietako bat da mahastien berregituraketa eta birmoldaketa, mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2014-2018 programaren testuinguruan (597/2016 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko 2014-2018 programako neurriak aplikatzekoa) erkide mailan garatzen dena (227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa).
Laguntza hauek jaso ditzakete nekazaritza ustiapenen titularrak, pertsona fisiko edo juridikoak, SIGPAC "mahasti" erabilera duten zelaiak dituztenak Euskal Autonomia Erkidegoan eta hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:
Honako jarduera hauek jaso ditzakete diru-laguntzak:
Honako jarduera hauek ez dute diru-laguntzarik jasoko:
597/2016 Errege Dekretuaren, abenduaren 5ekoa, 27-39 artikuluetan eta Euskadiko 227/2014 Dekretuan, abenduaren 9koa, jasotzen dira.Urteko eskaera-deialdia 0003/2017 Foru aginduan, urtarrilaren 24a, argitaratu zen, 2017ko otsailaren 8an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa.
Diru-laguntza hauek Europar Batasunak ematen ditu bere osotasunean, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsekoaren bidez (FEAGA % 100).
Laguntzak hurrengo kontzeptuengatik emango dira:
Laguntza hau bi kanpainetan zehar emango da, gaintxertaketa edo hoditik landare-sarera aldaketa gertatu ezik. Kasu horretan, laguntza kanpaina batean emango da.
Ez dute diru-sarreren galeragatik konpentsazioa jasoko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 66. eta 68. artikuluen arabera emandako landaketa baimena bitartez berregituratutako azalerak eta aprobatutako berregituraketa plangintzaren aplikazioan egin EZ dena.
Urteko deialdian agertzen dena.2017ko martxoaren 1a arte.