Gipuzkoako mahastien erregistroa

Gipuzkoako Mahastien Errregistroa gipuzkoar mahastizaintzaren benetako egoera ezagutzeko ezinbesteko tresna tekniko-administratiboa dugu; mahastizaintza eta ardogintza sektorearen derrigorrezko informazioa biltzen du eta, hortaz, Lurraldearen mahastizaintza eta ardogintza ahalmenari buruzko informazio eguneratua eta fidagarria gorde behar du. Ardogileak izango dira aitortu edo hartan erregistraturiko datuen egiazkotasunaren erantzule, baita, hala badagokio, horien aldaketen edota eguneratzeen eta aitorpenen edota ondoren egingo diren eskaeren erantzule ere.

Gipuzkoako Mahastien Erregistro hori landaturiko mahasti eremuaren errealitatea erakustera emateko saioa da, eta hortaz mahastizaintza eta ardogintza ustiategien identifikazio eta kokapenari buruzko datuak biltzen ditu, baita horien titularitateaz (mahastizainak eta jabeak) eta mahasti horien datu katastral eta agronomikoez ere: vinifera barietateak, landaketa urtea, landaketa barrutia...).

Laburbilduz, Gipuzkoako Mahastien Erregistroa izaera publiko eta tekniko-administratiboko erregistro informatiko bakarra da; bertan mahastizaintza eta ardogintza sektorearen derrigorrezko informazioa biltzen da, helburu bikoitzarekin:

  • Sail landuen kudeaketa tekniko-administratiboa mahastien bilakaera monitorizatu eta kontrolatzearren.
  • Datu basea, sektorearen estatistika ofizialen iturri gisa.

Erregistro hau mahastizaintza eta ardogintza ustiategiak osatzen dituzten lur sailetan izandako aldaketei lotua dago, dela horien egitura eta agronomia ezaugarrietan dela horien jabetzan; hortaz, mahastizainen esku dago beti edozein gaurkotze/aldaketa dela eta.

Gipuzkoako Mahastien Erregistroan aldaketa/gaurkotze eta baja emateko inprimakiak

Ez dago muga egunik leiho horretarako (urte osoa zabalik dago), halako eran non etengabe aplikatu daitekeen.

GMEko datuak aldatzeko/gaurkotzeko eskaera hauek era orokorrean diseinaturik daude, ondokoak prozesatu ahal izateko:

  • Lursailen edota mahastien altak eta bajak
  • Datuak aldatzea/gaurkotzea
  • Jabetzapeko transmisioak edota jabetza eguneratzea