Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

landare alorra

Nekazaritzako makineria

Maquinaria Agrícola

Nekazaritzako makineriaren kopurua nekazaritza, abeltzaintza eta baso ustiategien mekanizazio joeraren adierazlea dugu.

Horrek mekanizazio politikak gauzatzeko balio du, politika horiek, besteak beste, babes neurriak (laguntzak) edo makina jakin batzuk kontrolatzeko prozedurak barne hartuko dituzte eta.

Atal honetan nekazaritzan baliatzen den makineriaren erregistroa, erabilera eta kontrolaren alderdi guztiei buruzko informazioa aurkituko duzu, baita makineriarako laguntza bereziei buruzkoa ere.

Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofiziala (NMEO/ROMA)

Gipuzkoako lurralde historikoan Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofiziala nekazaritzako makineria erregistratu eta eguneratzeko erregistro publikoa da.

214 Foru Aginduak arautzen du erregistro hori. Foru Arauaren helburua ondokoa da: Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuaren menpe dagoen Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean (NMEO) makineria mota horren izena ematea arautzea.

Erregistroa hala nekazaritzako makineriaren jabeei nola tratamendu fitosanitarioetarako (nekazaritzakoak diren eta ez diren) ekipoen jabeei zuzendurik dago, baldin eta makinaren egonlekua Gipuzkoako probintzian bada.

Nekazaritza jardueran (nekazaritza, abeltzaintza edo basogintza) erabiliko diren makina guztiak NMEOn erregistratu beharko dira; horiek dagokien lege araudia bete beharko dute eta ondoko multzo hauetako batekoak izango dira:

  1. Nekazaritza eta basogintza traktoreak, mota eta maila guztietakoak.
  2. Motokultoreak..
  3. Gurdi-traktoreak..
  4. Makina autopropultsatuak, edozein mota, ahalmen eta pisutakoak.
  5. Arrastaka eramateko makinak, 750 kg-tik gorako gehieneko masa, zirkulatzeko baimendutako gehieneko masarekin (MMA).
  6. Nekazaritzako atoiak.
  7. Likidoak garraiatzeko eta banatzeko zisternak.
  8. Arrastaka edo zintzilik eramateko tratamendu fitosanitarioetarako ekipoak, edozein edukiera edo pisutakoa.
  9. Tratamendu fitosanitarioak emateko arrastaturiko edo esekiriko edozein edukiera eta pisutako ekipoak.
  10. Aurreko ataletan ez dauden makinak, horiek erosteko kreditu edo diru laguntza ofiziala jaso badute.
  11. Tratamendu fitosanitarioetarako ekipo finkoak edo berotegietako bolumen guztiz txikikoak.
  12. Eskuz garraiatzeko (eskorga) tratamendu fitosanitarioen zipriztingailuak.
  13. Motxila pneumatiko motordunaren motako tratamendu fitosanitarioetarako ekipoak (lainoztagailuak).

Tramitea:

Erabiltzen ari den makineria erregistratzeko eskaera

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak (h, k, l, m motakoak) eta ongarriak banatzekoak (i motakoak), 2009ko uztailaren 15a baino lehenago berritan erositakoak eta erregistraturik ez daudenak, erabiltzen ari diren makina gisa erregistratu beharko dira.

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen ikuskapen teknikoa

Produktu fitosanitarioak egoki aplikatzeak produktuaren banaketa homogeneoa behar du, baita baimendu eta gomendaturiko dosien araberakoa izan behar ere, giza osasunean eta ingurumenean ondorio kaltegarri eta galgarriak ekiditearren.

Aplikatzeko ekipo edo makinak oker doitzeak banaketa irregularrak eragin ditzake eta kalteek, matxurek edo desdoitzeek produktua behar ez den lekuetan jariatzea edo isurtzea sorraraz dezakete. Hori dela eta, 14/2015l FORU DEKRETUAK, maiatzaren 26koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoen aldizkako ikuskapenak arautzen ditu eta ikuskatu behar diren ekipoen errolda sortzen du.

Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoek gainditu beharreko aldizkako ikuskapenak arautzen ditu, ITEAF-ek (Fitosanitarioak Aplikatzeko Ekipoen Azterketa Teknikorako Estazioak) bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen ditu eta ikuskapenak egiteko metodologia ezartzen du.

Ikuskapen teknikoa egin behar duten ekipoak

Gipuzkoako NMEO n erregistratzeko betebeharra duten produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipo guztiek ikuskapen teknikoa egin beharko dute derrigorrez:

  • Produktu fitosanitarioa aplikatzeko ekipo mugikorrak, NMEOn erregistratuak eta ekoizpen primarioan, nekazaritzan eta basogintzan erabilitakoak, baita bestelako erabilera profesionaletan baliatu direnak eta ondoko makina mota hauen artean daudenak:
    • Lainoztagailu hidraulikoak.
    • Lainoztagailu hidroneumatikoak.
    • Lainoztagailu pneumatikoak.
    • Lainoztagailu zentrifugoak.
    • Hautseztagailuak.
  • Aireontzi gainean muntaturik dauden aplikatzeko ekipoak, teknologia eskuragarri onena izango dutenak lainoztatzearen deriba ahalik eta txikiena izan dadin.
  • Berotegien barrenean edo bestelako lokal itxietan instalaturiko ekipoak.

Ikuskapenaren periodikotasuna

2011ko abenduaren 9tik aurrera eskuraturiko ekipo berri guztiak lehenengo bost urteen epean behin gutxienez ikuskatu beharko dira. Geroagoko ikuskapenak gehienez bost urtetik behin egin beharko dira, salbu eta ekipoen jabeak ondoko hauek direnean: nekazaritzako lanak egiten dituzten zerbitzuetako enpresak edo nekazaritza kooperatibak eta bestelako nekazarien elkarteak, baita hamar ekoizle baino gehiago biltzen dituzten ondasun komunitateak ere; horientzat ikuskapenen arteko epea gehienez hiru urtekoa izango da.

2020 urtetik aurrera, ikuskapenak hiru urtetik behin egingo dira ekipo guztietan.

Gipuzkoan ikuskapena egiteko baimenduriko enpresak

Gaur egun, Gipuzkoako Lurralde Historikoan ondoko enpresa hauek Ikuskapen Tekniko Ofiziala egiteko onetsirik daude:

Argitalpenak

  • NMEO/ROMA. Tratamendu-makinak eta ongarritzeko makinentzako Erregistro Triptikoa