Mahastien baimen araubide berria

1308/2013 Erregelamenduak (EE) Europar Batasuneko alorrean mahasti landaketak kudeatzeko sistema berria ezartzen du, mahastien landaketarako baimen araubide batean oinarritutakoa eta oraingo mahastien eskubide araubidearen ordez ezarritakoa. Sistema berri honek mahastien landaketaren hazkunde ordenatua ziurtatu nahi du2016 eta 2030 urteen bitartean.

Erregelamendu hau beste bi erregelamendutan garatzen da, 2015eko apirilaren 9ko EAOan argitaratutakoak: Batzordearen 2015/560 Erregelamendu Eskuordetua (EB), 2014ko abenduaren 15ekoa, eta Batzordearen 2015/561 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2015eko apirilaren 7koa.

Ondoren, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak 740/2015 Errege Dekretua argitaratu zuen, uztailaren 31koa. Honen bidez mahastizaintza ekoizpen ahalmena arautzen da. Bertan, Europako araudiari ezarritako jardun eta prozedura batzuk zehazten dira. Gainera, Errege Dekretu honetan, berregituraketa planentzako laguntzan eta mahastiaren birmoldaketan egindako aldaketa guztiak gehitzen dira. 772/2017 Errege Dekretuak, uztailaren 28koak, mahastizaintzaren ekoizpen ahalmena arautzen duenak, 740/2015 Errege Dekretua indargabetzen du.Esan beharra dago, nahiz eta baimen araubide berria 1308/2013 Erregelamenduan (EE) arautua izan, 230.1.b)ii) artikuluak ezartzen du orain arte egondako landaketa eskubideen araubidea 2015eko abenduaren 31 arte aplikatzen jarraituko dela.

Araubide berriaren garrantzizko alderdiak

2016ko urtarrilaren 1etik aurrera mahastizaintzaren ahalmenaren arauketa, 1308/2013 Erregelamenduak (EE) ezartzen duen moduan, horrela agertuko da:

  1. Birlandaketa eskubide araubidea baimen araubideak ordezkatuko du 2030eko abenduaren 31 arte.
  2. Eskubide erreserbak eta mahastizain arteko transferentziak desagertzen dira.
  3. Baimenak ezingo dira besterendu eta hiru urteko iraupena edukiko dute (eskubide bihurtzetik datozenak izan ezik, hauen iraupena jatorrizko eskubidearenaren berdina izango da).
  4. Baimen araubidetik salbuetsiak:
    • Esperimentaziorako edo ama-orpo laborantzarako erabiltzen diren landaketarako azalerak.
    • Mahastizainaren autokontsumorako bereziki egiten diren ardoa edo mahastizaintza eta ardogintza produktuak hazteko erabiltzen diren azalerak.
    • Nazio-legeriari jarraikiz erabilera publikorako egiten diren desjabetzapenak ematen diren plantazio berrien azalerak.
  5. Mahasti bat landatu nahi duten titularrek baimena lortzeko hiru bide dituzte:
    1. o Bere IFZ / IFK zenbakiari lotutako eskubideak baimen bihurtzea Gipuzkoako Mahastizaintza eta Ardogintza Erregistroan (68. artikulua).

      Zorroan landaketa eskubideak dituzten pertsonek, Gipuzkoako Mahastizaintza eta Ardogintza Erregistroan agertzen denaren arabera, araubide berriaren arabera baimen bihurtu ditzakete. Kasu honetan:

      • Landaketa eskubidearen jabea 2015eko abenduaren 31n Gipuzkoako Mahastizaintza eta Ardogintza Erregistroan identifikatuta agertzen dena da.
      • Landatuko den lursailaren titularra eta eskubidearen jabea pertsona bera izan behar dira.
      • Eskubideek ezin dute iraungita egon.

      Eskubidea baimen bihurtuko da pertsona interesdunak eskaera egin ondoren.

      Eskubideak baimen bihurtzeko eskaera aldia 2015eko irailaren 15ean hasten da eta 2020ko abenduaren 31n bukatzen da.

      Behin eskubidea baimen bihurtuta, jatorrizko eskubidearen iraungipen berdina edukiko du baliotasun aldiak. Hartara, hau izango litzateke kasu bakarra, modu ezohikoan, baimen batek 3 urte baino gehiago irauteko.

    2. Babes-mekanismoa (63. artikulua). Landaketa berrientzat bakarrik.

      Plantazio berrien kasuan, Estatu kide bakoitzak urteko baimenak eskaini ditzake landatutako azalera totalaren % 1 arteko azalera baterako, aurreko urteko uztailaren 31ren arabera kalkulatua. Ehuneko honek ezin du inoiz % 0 izan, beti hazkunde txiki bat egon behar da.Baimen ematea mugatu daiteke eskualde mailan BJD, AGB, BJD/AGB gabeko azalerentzat, sektorea (Getariako Txakolina Jatorri Deitura) ordezkatzen duten organizazio profesionalek igorritako justifikazio bat aurretik jasota, gehiegizko eskaintza edo kalitate figuren debaluazio arriskuak saihesteko. Arauak ezarri ditzakete bai landaketa berriak (mugaketak), eta bai birlandaketak (murriztapenak) mugatzeko.

      Kontzesio prozeduran lehentasun irizpideak jarriko dira, egokitasun irizpide batez aparte.Egokitasun irizpideari dagokionean, beharrezkoa da eskatzaileak, eskaeraren datan, baimena eskatzen duen nekazaritzarako azalera edukitzea.

      Eta jarriko diren lehentasun irizpideak hurrengoak dira:

      • Eskatzailea pertsona fisiko edo juridikoa dela, eskaeraren momentuan 40 urte baino gutxiago dituela, lehen aldiz landatu behar duela mahastia eta esplotazioaren arduraduna dela.
      • Eskatzaileak mahasti landaketarik ez duela aginpide edo landaketa eskubiderik gabe.
      • Eskatzailea mahastizaintzako jabea dela eta esplotazio txiki edo ertain bat jabea dela.

      Babes-mekanismoaren bidez landaketa berria eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren azken eguna arte izango da, biak barne, urtero.

    3. Birlandaketak (66. artikulua).

      Baimenak automatikoki emango dira 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera mahatsondo azalera baliokidea atera duten titularrentzat, eta hala eskatzen badute. Horretarako, titularrak hasierako kanpainaren ondorengo bi kanpainak edukiko ditu landatzeko baimena eskatzeko. Baimena ematen den unean hiru urte daramatza landaketa egiteko eta komunikatzeko.

      Baimena hasierako esplotazio berdinean erabili behar da, birlandaketa egiten den lekua murriztu ahal dela.

Araudi bidezko arauak

Mahastizaintza eta ardogintza sektore komunitatean dauden interes kantitatearengatik, bai mahastizaintza (mahastizaintza), eta bai ardo eta alkohol ekoizpen ikuspuntutik (ardogintza), legeria (Merkatuen Antolakunde Bateratua) erreforma iraunkorraren arrazoia da, bai EBren erregulazioenak eta baita gai honetako eskuduntzen pilaketa handiarenak ere.

Hurrengo esteketan kontsultatu daitezke aplikazio-xedapen nagusiak mahastizaintza ekoizpen ahalmenari dagokionean, mahastizaintza erregistroaren eta mahatsondo landaketarako baimen araubide berriaren arabera:

Erkidegoko araudia:

  • Batzordearen 2015/561 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2015eko apirilaren 7koa. Honen bidez Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) aplikazioaren xedapenak ezartzen dira, mahatsondo landaketarako baimen araubideari dagokionean.(EBEO L 93/12 - 2015/04/09)
  • Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 Erregelamendua (EB), 2013ko abenduaren 17koa, Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketa, kudeaketa eta jarraipenari buruzkoa. Honen bidez Kontseiluaren 352/78 (EE); 165/94 (EE); 2799/98 (EE); 814/2000 (EE); 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dira.
  • Batzordearen 640/2014 Erregelamendu Eskuordetua (EB), 2014ko martxoaren 11koa,zeinaren bidez osatzen baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, honako hauei dagokienez: ordainketa zuzenei aplikagarri zaizkien administrazio zehapenen baldintzak eta ordainketak ukatzeko edo kentzekoak, eta kudeaketa eta kontrolerako sistema integratua; landa garapenerako laguntza; eta baldintzak.
  • Batzordearen 809/2014 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2014ko uztailaren 17koa, zeinaren bidez Europar Parlamentuaren eta Batzordearen 1306/2013 Erregelamenduaren (EB) aplikazioaren xedapenak ezartzen baitira honako hauei dagokienez: kudeaketa eta kontrol sistema integratua; landa garapenerako neurria: eta baldintzak.
  • Europar Batasunaren eta Kontseiluaren 1307/2013 Erregelamendua (EB), 2013ko abenduaren 17koa, Nekazaritza Politika Erkidearen esparruko laguntza araubideei jarraituz nekazariei egiten zaizkien ordainketa zuzenei aplikagarri zaizkien arauak ezartzen dituena, eta, horren bidez Kontseiluaren 637/2008 (EE) eta 73/2009 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dituena.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1307/2013 Erregelamendua (EB), 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez nekazaritzako produktuen merkatuen antolamendu komuna sortzen baita eta, horren bidez, 922/72 (EE); 234/79 (EE); 1307/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dituena.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB), 2013ko abenduaren 17koa, zeinaren bidez nekazaritzako produktuen merkatuen antolakunde bateratua sortzen baita eta, horren bidez, 922/72 (EEE); 234/79 (EEE); 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE) Erregelamenduak indargabetzen dituena.
  • Batzordearen 2015/560 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2014ko abenduaren 15ekoa. Honen bidez Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB) betetzen da, mahatsondo landaketarako baimen araubideari buruzkoa.
  • Batzordearen 555/2008 Erregelamendua (EE), 2008ko ekainaren 27koa, Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen dituena, horren bidez mahastizaintza eta ardogintzako merkatu antolakunde bateratu bat ezartzen duena, laguntza programa, hirugarren herrialdeekin merkataritza, ekoizpen potentziala eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreetako kontrolari buruzkoa.
  • Batzordearen 42/2009 Erregelamendua (EE), 2009ko urtarrilaren 20koa, 555/2008 Erregelamendua (EE) aldatzen duena, Kontseiluaren 479/2008 Erregelamenduaren (EE) garapen arauak ezartzen dituena, mahastizaintza eta ardogintzako merkatu antolakunde bateratu bat ezartzen duena, laguntza programa, hirugarren herrialdeekin merkataritza, ekoizpen potentziala eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreetako kontrolari buruzkoa.
  • Batzordearen 702/2009 Erregelamendua (EB), 2008ko abuztuaren 3koa, Kontseiluaren 555/2008 (EE) Erregelamendua aldatu eta zuzentzen duena, Kontseiluaren 479/2008 Erregelamenduaren (EE) garapen arauak ezartzen dituena, mahastizaintza eta ardogintzako merkatu antolakunde bateratu bat ezartzen duena, laguntza programa, hirugarren herrialdeekin merkataritza, ekoizpen potentziala eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreetako kontrolari buruzkoa.
  • Batzordearen 772/2010 Erregelamendua (EB), 2010ko irailaren 1ekoa,555/2008 Erregelamendua (EE) aldatzen duena, Kontseiluaren 479/2008 Erregelamenduaren (EE) garatzeko arauak ezartzen dituena, horren bidez mahastizaintza eta ardogintzako merkatu antolakunde bateratu bat ezartzen duena, laguntza programa, hirugarren herrialdeekin merkataritza, ekoizpen potentziala eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreetako kontrolari buruzkoa.
  • Batzordearen 568/2012 Betearazpen Erregelamendua (EB), 2012ko ekainaren 28koa, 555/2008 Erregelamendua (EE) aldatzen duena mahastizaintza eta ardogintza sektoreko laguntza programen aurkezpenari buruzkoa.
  • Batzordearen 436/2009 Erregelamendua (EB), 2009ko maiatzaren 26koa, Kontseiluaren 479/2009 Erregelamenduaren aplikazioaren xedapenak ezartzen dituena, mahastizaintzaren erregistroari, derrigorrezko adierazpen eta merkatuaren segimendurako informazio jasotzeari, produktuen garraioarekin doazen dokumentuei eta mahastizaintza eta ardogintza sektorean egin behar diren erregistroei buruzkoa.

Estatuko araudia:

  • 740/2015 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, mahastizaintza-ekoizpenaren ahalmena arautzen duena eta abenduaren 19ko 1079/2014 Errege Dekretua –mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2014-2018 programa aplikatzeari buruzkoa– aldatzen duena.
  • 739/2015 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko nahitaezko aitorpenei buruzkoa.
  • 313/2016 Errege Dekretua, uztailaren 29koa, honako hauek aldatzen dituena: 739/2015 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreko nahitaezko aitorpenei buruzkoa; 740/2015 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, mahastizaintza-ekoizpenaren ahalmena arautzen duena eta mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2014-2018 programa aplikatzeari buruzko abenduaren 19ko 1079/2014 Errege Dekretua aldatzen duena.
  • 597/2016 Errege Dekretua, abenduaren 5ekoa, mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko 2014-2018 programako neurriak aplikatzekoa.
  • 266/2017 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2014-2018 programako neurriak aplikatzeko abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretua aldatzen duena.
  • 772/2017 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, mahasgintzako Ekoizpen Ahalmena arautzen duena. Horren bidez indargabetzen du 740/2015 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, mahastizaintza-ekoizpenaren ahalmena arautzen duena eta mahastizaintza- eta ardogintza-sektoreari laguntzeko 2014-2018 programa aplikatzeari buruzko abenduaren 19ko 1079/2014 Errege Dekretua aldatzen duena. (BOE 183. zenbakia - 2015/01/08).

Autonomia araudia:

  • 227/2014 Dekretua, abenduaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa.
  • 20/2016 Dekretua, otsailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan honako hauek garatu eta aplikatzekoa: Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen erregimenak, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (SIGPAC) eta laguntzen onuradunek bete beharreko baldintzak.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
  • 1/97 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
  • 24/2003 Legea, uztailaren 10ekoa, mahastiei eta ardoari buruzkoa.
  • 5/2004 Legea, maiatzaren 7koa, Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzekoa.
  • 17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa.
  • 194/2006 Dekretua, urriaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duena.

Foru araudia:

  • 0003/2017 Foru agindua, urtarrilaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko mahastiak (mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako laguntzei atxikitakoak) berregituratzeko eta birmoldatzeko planak onartzeko 2017ko deialdia, eta onartutako planetan dauden neurrien ordainketa eskaera onartzen duena.