- gipuzkoa
- Landare Alorra
- Produkzio sistemak eta kalitatezko produktuak
- Produkzio sistemak
Produkzio sistemak
Produkzio ekologikoa
Produkzio ekologikoa, biologikoa edo organikoa ere esaten zaiona, nekazaritzako elikagaien kudeaketa eta produkzio sistema bat da eta ingurumen jardunbide onenak eta biodibertsitate eta natura baliabideen babes maila handia elkartzen ditu, animalien ongizateari buruzko arau zorrotzak aplikatzen direla. Eta kontsumitzaile jakin batzuek substantzia eta produktu naturaletan oinarrituriko produktuekiko lehentasunaren araberako produkzioa lortzea du helburu.
Kontsumitzaileak produktu ekologikoak bereizi ahal izateko, ontziraturiko unitate guztiek EBren logoa inprimaturik azaldu beharko dute, baita produktu ekologikoaren eragile arduraduna kontrolatzen duen entitatearen zenbaki kodea eta produktuaren marka eta produkzio ekologikoaren ezaugarri bereziak ere.
Dokumentazioa
- 834/2007 Erregelamendua (EB). Produktu ekologikoen ekoizpen eta etiketatuari buruzkoa.
- 889/2008 Erregelamendua (EB). 834/2007 Erregelamendua (EB) aplikatzeko xedapenak.
Produkzio ekologikoa ziurtatzen duen erakundea:ENEEK.
Produkzio integratua
Baliabide eta produkzio mekanismo naturalenak erabiltzen dituen nekazaritzako produkzio sistema gisa definitzen da produkzio integratua. Hartarako, ingurumena errespetatzen duten teknologiak erabiltzen ditu, eta bermatu egiten ditu kalitate handiko eta osasun frogatuko produkzioa, ustiategiaren errentagarritasuna eta kanpoko intsumoak eta iturri kutsatzaileak ezabatzea edo murriztea.
Araudi erregulatzailea
- PI araua – Landareentzako arau tekniko orokorra. 2008ko otsaila.
- Letxuga, zerba, piper, tomate eta mahatsaren produkzio integratuaren arau tekniko bereziak (2012ko azaroaren 7ko AGINDUA, EHAA)
- Patataren produkzio integratuaren arau tekniko berezia (2010eko urriaren 18ko AGINDUA, EHAA)
- Sagarrondoaren arau tekniko berezia – 2010ek ekainaren 11ko AGINDUA, (EHAA 2011/02/15)
- Sagarrondoaren arau tekniko bereziaren eranskinak (BOPV 2010/10/14)
Nekazaritza lanetan egoki jarduteko kodea
Nekazaritza produktuen jasangarritasuna, ingurumenekoa, ekonomikoa eta soziala bermatzea helburu, nekazaritza ustiapenari aplika dakizkiokeen eredu eta teknikak dira nekazaritzako jardunbide egokiak.
Gipuzkoa ez dago arriskupeko guneen artean, beraz ondoko dekretua da aplikatzekoa (ez da nahitaez betebeharrekoa; gomendioak dira)
112/2011 DEKRETUA, ekainaren 7koa, zeinen bidez onartzen baita Nekazaritza-lanetan Egoki Jarduteko Kodea, nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko gunetzat jo ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko guneetarako.
FAO buenas prácticas agrarias.