Zapiain sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren XIX. Sagardo Lehiaketa

 

Txapelketaren helburua bertako sagarrarekin egindako sagardoa saritzea da; aurtengoan, 27 sagardogilek hartu dute parte  

 

320x162

 

 

‘XIX. Sagardo lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak’ txapelketaren sari-banaketa gaur eguerdian egin da Gipuzkoako Foru Jauregiko Tronu aretoan, eta bertan izan dira Markel Olano diputatu nagusia, Imanol Lasa Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako jarduneko diputatua, eta lehiaketan parte hartu duten sagardotegi guztietako ordezkariak. Astigarragako Zapiain sagardotegia izan da 17 sailkatuen artean irabazlea eta epaimahaiak sagardoetxe honek egiten duen sagardoaren kalitate analitiko eta organoleptikoa jarri ditu balioan.

XIX.edizioa honetan, azpimarratzekoa da parte hartzaile kopurua nabarmenki igo dela. Lurralde historikoko 27 sagardogile lehiatu dira XIX. edizio honetan eta iaz bezala, aurten ere, lortutako puntuazioaren arabera hiru kategoriatan banatu dira sagardoak: urrea 72 puntutik gora, zilarra 65 eta 72 puntu artean, eta brontzea 60 eta 65 puntu artean. Jarraian, urre kategoria lortu duten sagardoen artean bigarren dastatze-fase bat egin da eta txapelduna aukeratu da. 60 puntuko minimoa lortu ez duten sagardotegiak dominarik gabe geratu dira, eta txapelduna berriz, bigarren dastatze-fasean aukeratu da, urrezko kalifikazioa lortu duten sagardotegi horien artean..

Hori horrela, Sagardo Lehiaketako 2020ko edizioan 17 izan dira 60 puntutik gora lortu dituzten sagardoetxeak: brontzezko kalifikazioa lortu du Petritegi sagardotegiak. Zilarrezkoa Iparragirre, Oiharte, Alorrenea, Gurutzeta eta Etxeberria sagardotegiek. Eta urrezkoa, berriz, Itxasburu, Gartziategi, Akarregi, Urdaira, Isastegi, Zapiain, Izeta, Altzueta, Lizeaga, Aburuza eta Zelaia sagardotegiek. Txapeldunetan txapeldun, ordea, Zapiain sagardoetxea gailendu da. Saritu guztiek euren botiletan, datorren urte osoan, zigilu akreditatibo bat eramateko aukera izango dute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko sailkapena erakutsiko duena.

Bertako produktua kontsumitzeko deia

Markel Olanok azpimarratu du lehiaketa honen helburu nagusia dela bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Euskal Sagardoa jatorri-izendapena, balioan jartzea, sustatzea eta saritzea: “Duela 3 urte ia ez zegoen sagastirik Gipuzkoan, eta sagardo gehiena kanpotik ekarritako sagarrekin ekoizten zen. Hala ere, sagardogintza tarte honetan asko aldatu da. Egun, Gipuzkoan ekoizturiko sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda dago eta Euskal Sagardoa deitura duen sagardoa egitera bideratzen da.” Horrez gain, Aldundiak sagardogintzaren sektorea sustatzen jarraituko duela gaineratu du Diputatu Nagusiak, “dirulaguntza lerroari jarraipena emanez jarraituko dugu, sagardoa % 100 sagar autoktonoarekin ekoiztera iristea baita helburua, izan ere asko dira onurak: bai prozesu guztiaren kalitate kontrola gauzatzeko, bai lehiakortasun handiagoa sortzeko eta baita Kilometro 0ren aldeko apustuarekin jarraitzeko ere”.

Diputatu Nagusiak aukera baliatu du herritarrei dei egiteko, “tokiko produktuari” lehentasuna eman diezaioetan beraien kontsumo jokabideetan, ez bakarrik “elikadura osasuntsu eta ingurugiro aldetik jasangarriaren berme” delako, baita “gure baserritarrei babesa eskaintzeko keinu gisa ere, gaur egungo une zailotan”. “Ez dezagun ahaztu garaiotan ikasitakoa, alegia, lehen sektoreak gure eknomiari egiten dion ekarpena. Aurre egiten ari garen errealitate berri horretan, gure baserritarron kalitatezko produktuak askoz ere protagonismo handiagoa izan behar du gure bizitzetan. Aldundiak bere gogo guztia jarriko du helburu horretan laguntzeko”, hitzeman du.

Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko diputatuak Covid-19 ak sagardogintzari egin dion kaltea izan du gogoan eta azpimarratu du 15,5 milioi euroko krisi plana jarri dutela martxan, lehen sektoreari laguntzeko. “Krisiaren aurkako plan horretan, pandemiak gehien zigortutako azpisektoreak hartu ditugu kontuan. Horien artean dago sagardogintzak. Hori dela-eta, azpisektore horretarako dirulaguntza zuzen bat bideratzea erabaki du, egoera zail honetan babesa eskaintzeko. Oraindik xehetasun guztiak lotuta ez badaude ere eta sektoretik ekarpenak jasotzeko aukera irekia badugu ere, aurreratu dezakegu Gipuzkoan duden 70 sagardogileei zuzendutako dirulaguntza berria jarriko dugula martxan. Horren zati bat modu linealean banatuko da, kopuru finko batekin, eta bestea, berriz, Euskal Sagardoa egiteko ekoizten duten sagar kopuruaren arabera.”

Urtero bezala, Aldundiko Fraisoro Laborategiko dastatzaileek osatutako epaimahaiak egin du sagardoen lehen aukeraketa, eta haiek izan dira lehen sailkapenean urrea, zilarra eta brontzea esleitzearen arduradunak. Aurrez, aurkeztutako sagardo guztiei egin zaie aurrez analisi fisiko-kimikoa, dastatze organoleptiko fasera pasatzeko proba hau gainditzea ezinbesteko baldintza baita. Bigarren fasean urreen artean txapelduna aukeratzeko, aldiz, sagardotegiek beraiek proposatutako hiru pertsonek, Mikel Rodriguez, Andoni Eizmendi eta Mikel Garaizabal eta Fraisoroko dasta-paneleko hiru dastatzailek osatu dute epaimahaia. Txapelduna aukeratzeko, lagin guztien alderdi analitikoa eta organoleptikoa aztertu dira, eta dasta-panelak sagardoaren dastatze panelaren zentzumenezko analisiak egiteko metodoa jarraitu du.

3,2 milioi litro Euskal Sagardo

Sari banaketan 2019ko kanpainako datuak ezagutarazi ditu Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri-deiturako koordinatzaileak. Jakinarazi duenez, uzta handia izan da kopuruan, guztira 3,2 milioi litro Euskal Sagardo ekoiztu dira bertako 5,5 milioi kilo sagarrekin. “Sagardo lurrintsu eta orekatuak lortu dira, aurreko uztakoekin alderatuta arinagoak ahoan eta alkohol graduazio baxuagokoak orokorrean”.

Agirrek gaineratu jatorri-deitura urte askotako lanaren emaitza eta etorkizuneko apustua dela, sagarraren eta sagardoaren sektoreak eta erakunde publikoek elkarlanean egina. Aurten, berrikuntza gisa, Euskal Sagardoaren lehen katalogoa argitaratu da, sagardotegiek aurkezten dituzten Euskal Sagardo guztiak biltzen dira bertan, xehetasunez, eta gainerako oinarrizko informazioa ere bai. Katalogo bizia da, beraz, urtez urte eta uztaz uzta aldatzen joango dena.

 

Donostian, 2020ko ekainaren 19an

 

 

2020ko Sagardo txapelketa

OHARRA! Sagardo txapelketaren epeak eta datak aldatu egin dira (aldaketak)

— Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2020ko maiatzaren 22a.
— Laginak jasotzeko aurreikusten den epea: 2020ko ekainaren 5era arte.
— Lehiaketaren eguna (sari-banaketa): 2020ko ekainaren 19a.

— Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak parte hartzen duen sagardotegi interesatu bakoitzari 48 botila Euskal Sagardo erosiko dizkio, 2,75 €-tan 0,75 botila bakoitza. Horietako 6 lehiaketan dastatzeko erabiliko dira, eta gainerakoak Departamentuak berak parte hartzen duen ekitaldietan erabiliko dira, tokiko produktu hau sustatzeko asmoz.

 

Gipuzkoako Sagardo Lehiaketara aurkezteko epea zabaldu da

 

Aldundiak Euskal Sagardoa ekoizten duten sagardogileen artean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak banatuko ditu 

 

320x162

 

 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak antolatzen duen ‘XIX. Sagardo lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak’ txapelketa martxan da. Gaur, martxoak 10, argitaratu dira lehiaketako oinarriak Gipuzkoako Foru aldundiko Aldizkari Ofizialean eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 8an amaituko da.

Behin izena eman ondoren sagardogile bakoitzak laginak aurkeztu beharko ditu 2020ko apirilaren 30a baino lehen; lehiaketara aurkezten diren sagardo guztiek 2019ko uztakoak izan behar dute. Sari banaketa ekitaldia ekainaren 12an izango da Donostian, Aldundiko Tronu aretoan eta urtero bezala, bertan izango dira lehiaketan parte hartu duten sagardotegi guztietako ordezkariak.

2019an bezala, aurten ere, lortutako puntuazioaren arabera hiru kategoriatan banatuko dira sagardoak: urrea 72 puntutik gora, zilarra 65 eta 72 puntu artean, eta brontzea 60 eta 65 puntu artean. Saritutako sagardotegiek, haien botiletan zigilu akreditagarri bat erabiltzeko aukera izango dute. Horrez gain, lehenengo saridunak 3.000€, txapela eta garaikurra irabaziko ditu.

Xabier Arruti Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendariak azpimarratu du lehiaketa honen helburu nagusia bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Euskal Sagardoa jatorri-izendapena, balioan jartzea, sustatzea eta saritzea dela: “Urteetan zehar gure sagardogileek egin duten lana aitortzeko eta lan hori balioan jartzeko modu bat da lehiaketa hau”. Arrutik gaineratu du “sagardoa lehen sektorearen ikur sendoenetako bat dela, eta horretaz gain, ekonomiaren zein kulturaren ikuspegitik garrantzia izugarria duen azpisektorea dela”.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak promozioaren estrategien sustapenerako eta sagardoaren ikerketarako hainbat ekintza garatu ditu urteetan zehar, sagarrondori bultzada bat eman eta kalitatearen hobekuntzan lortzeko helburuarekin. Zentzu horretan, Nekazaritza eta Lurralde Orekako zuzendariak, bide berean jarraituko dutela azpimarratu du: “Euskal Sagardoaren alde egiten jarraituko dugu, sagardoa bertako sagarrarekin ekoiztu dadin eta kalitate handiko sagardoa egiten jarraitu dezagun. Eta ez dugu ahaztu behar, sagardoa sustatzearekin batera, sektore oso bat, paisaia bat, izaera bat eta kultura bat sendotzen ari garela”.

Egun, sagardoa, lurraldeko edarien industriaren %15,7a da eta botilako sagardoari dagokionez, 15 milioi euro mugitzen dituen negozioa da. Denera, sagardoarekin loturiko 74 establezimendu daude. Euskadiko sagarraren ekoizpenaren %91 hemen ekoizten da, beraz, Gipuzkoa sagardoaren lurralde nagusia dela esan dezakegu.

Donostian, 2020ko martxoaren 10ean

 

Sagardotarako sagarrondoak landatzeko laguntzak 2020

 

2020ko laguntza eskaerak aurkezteko epea zabalik da otsailaren 13ra bitarte 

 

320x162

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak, Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2020ko deialdia onartu berri du.

 

Diru laguntza hauek urtero argitaratzen dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazariei eta sagardogileei bertako sagardo naturala egiteko prozesuan diruz laguntzeko helburuarekin. Aurtengoan, 295.000 euro bideratuko dira. Landaretzaren Sustapena eta Esperimentazioa programarako kontu sailen kargura.

 

Aldizkari Ofizialean argitaratu den egunetik, otsailaren 13ra bitarte, bi egunak barne, zabalik da laguntzak aurkezteko epea. Horretarako, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira beharrezko dokumentuak. 

Donostian, 2020ko urtarrilaren 22an

Mahasti landaketa berriak egiteko baimenen eskaerak

Mahasti landaketa berriak egiteko baimenen eskaera-epea urtarrilaren 15ean hasiko da eta otsailaren azkenengo egunean bukatu. 

Begiratu "Mahastien baimen araubide berria eta LANDAKETA BERRIAK EGITEKO BAIMENAK" atala.

 

 

 

SERIDA eta upategien konpetitibitatea

Oviedoko Unibertsiateteko Erakundeen analisi ekonomikoaren Ikerkuntza taldeak (http://gaeco.grupos.uniovi.es), Ekonomia, Industria eta Konpetibitate Ministeriorearen bitartez finantziatutako azterketa batean dihardu (ECO2017-85704-R), praktika enpresarialek upategien konpetibitatean duten eragina aztertzeko, batez ere, azken produktuaren kalitatean.

Jasotako informazioa konfidentziala izango da eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoaren arabera babestuko da.

Inkestako parte hartzaileek iPad bateko zozketan hartuko dute parte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi arren sbayon@uniovi.es helbidera (konfidentzialtasun akordioak, azterketaren emaitzak, etab.).

 

Hitzarmena sinatu dute Aldundiak eta UPNAk sagastien produktibitatea aztertzeko

 

Entsegu esperimentalak burutuko dira erabilienak diren barietaen hobekuntzak aztertzeko 

 

320x162

 

 


 

 


 

 

Lehenengo sektorea sustatzeak duen garrantzia azpimarratu du Lasak, haren errentagarritasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna hobetuko duten jarraibideak eskainiz. Duela 3 urte ia ez zegoen sagastirik Gipuzkoan, eta sagardo gehiena kanpotik ekarritako sagarrekin ekoizten zen. “Hala ere, sagardogintza tarte honetan asko aldatu da eta, egun, Gipuzkoan ekoizturiko sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda dago, Euskal Sagardoa deitura duen sagardoa egitera bideratzen delarik”. Hain zuzen ere, ekoizleek egindako eskaerari erantzunez eta bertako sagarraren gabeziari aurre egiteko, Aldundiak 300.000 euroko dirulaguntza jarri zuen martxan sagarrondoak landatzeko, harrez gero urtero errepikatu dena, eta ikusten den bezala “oso emaitza onak ematen ari dena”, azaldu du.

Gaur izenpetu dute hitzarmena, foru jauregian, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatu Imanol Lasak, eta Carlos Mirandak, UPNAko agronomía, bioteknologia eta elikadurako irakasleak, eta unibertsitateari atxikitako IMAB (Research Institute for Multidisciplinary Applied Biology) kideak. Ekitaldian izan dira ere Xabier Arruti Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, eta Jorge Urrestarazu eta Maria Jesus Laquidain, Mirandako lan taldeko kideak.Lanaren helburua, praktikan, lurraldeko sagastien ekoizpenaren batez besteko produktibitatea azalduko duten zergatiak zehaztea da. Informazio horrekin, ustiategien diseinu eta erabilera mailako konponbideak proposatuko lirateke. Horretarako, 2020 eta 2021 urteetan zehar, Gipuzkoan sagardorako erabilienak diren sagarrondoen barietateetan entsegu esperimentalak burutuko dira. Haien bitartez, honakoak zehaztu ahal izango dira: barietateen arteko bateragarritasuna, eta barietateen auto-emankortasun maila eta polenaren bideragarritasuna. Proiektuaren aurrekontua 25.740 eurokoa da.Foru Aldundiak lankidetza proiektu bat sinatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin Gipuzkoako sagastien produktibitatearen hobekuntza aztertzeko.

Lasak ziurtatu duenez, Aldundiak sagardogintzaren sektorea sustatzen jarraituko du, dirulaguntza-lerroari jarraipena emanez, eta aldi berean sektorearen garapenerako eta lehiakortasunerako “gakoa” ikerketa sustatuz, ekoizpena hobetzeko datu berriak lortzeko. Gipuzkoako sagastien ekoizpen maila urria izan ohi da, ustiategien batezbestekoa 10 t/ha ingurukoa delarik. Ondorioz, sagardorako erabiltzen den sagarraren batez besteko ekoizpen osoa 4.000 t/urte-koa da. Sagastien ekoizpen maila baxua dela eta, ekoizle gehienak ezin dira modu bideragarrian sagardorako erabiltzen diren sagarren ekoizpenera soilik dedikatu, Aldundiak buruturiko ekonomia-ikerketen arabera, probintziako errentagarritasun-atalasea 25t/ha inguruan kokatzen baita.

Lursailen batezbesteko ekoizpen baxuari, soilik bi urtez behin uzta ona emateko jokabidea gaineratu behar zaio. Modu berean, txertatze-arazoak, orokorrean, eguraldiaren baldintza kaltegarriei edo indarraren kontrolaren gaineko arazoei egozten zaizkienak. Baina, batez ere, polinizazioarekin dago arazoa, ekoizleek erabilitako barietateen arteko bateragarritasun maila zein den ezezaguna baita. Haien loratze-ernaltze garaien arteko kointzidentzia eta beharrezkoa den polinizatzaileen dentsitatea ere ezezagunak dira. Alor horiek aztertuko du UPNAren lan taldeak, hobekuntzak ezartze aldera.

Donostian, 2019ko abenduaren 12an 

Otalarreako Sagarra - ENKANTEA

Otalarrean dagoen sagastiak aurten 30 tn inguru ekoiztuko ditu eta 3 tona inguru erabiliko ditugu Fraisoron entsegurak egiteko. Gainontzeko 27 tonak sagardogileen esku gelditzen dira. Norbait interesik edukiko balu sagarra lortzeko, jarri dadila harremanetan mesedez FRUITEL ELKARTEkoekin:

FRUITEL 639 27 66 65

 

 

 

Fruta usaina eta aroma freskoa duen Euskal Sagardoa

 

Bertako sagarrarekin egindako sagardoa saritzeko helburuarekin, zortzi sagardoetxe sailkaturen artean aukeratu du epaimahaiak aurtengo txapelduna 

 

320x162

 

 

 

 

 

Aurtengo uztaren ezaugarri nagusi gisa aipatu dira sagarrondoen loratze berantiarra, udaberriko eguraldi euritsua, eta udara lehorra eta beroa. Sagarrondo-platazioen arteko produkzio kopuru irregularra eta harrak jotako sagarren kopurua ere altua izan dela azpimarratu da. Hala ere, jasotako sagarraren tamaina eta errendimendua egokiak izan dira. Sagar autoktonoarekin, kolore eta gorputz handia duen sagardoa izan dela adierazi da; hau da, sagardo orekatua, gorputz handikoa eta alkol maila altuagoa duena.2018ko kanpainako datuak ezagutarazi dira sari-banaketa ekitaldian, fruta usaina eta aroma freskoa duen 1.500.000 litro sagardo ekoitzi dira azken kanpainan, Euskal Sagardoa jatorri-izendapenaren baitan. Bertako 2.200.000 kilo sagar erabili dira sagardoaren ekoizpenerako eta guztira 43 dira jatorri-izendapenera atxikitako sagardoetxeak, eta 234 fruta-biltzaile aritzen dira lanean 486 sagarrondo hektareatan.

Donostian, 2019ko ekainaren 18an

 

2019ko sagardo lehiaketa

 

Bertako sagarrarekin egindako sagardoa saritzeko helburuarekin, zortzi sagardoetxe sailkaturen artean aukeratu du epaimahaiak aurtengo txapelduna 

 

320x162

 

 

‘XVIII. Sagardo lehiaketa. Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak’ txapelketaren sari-banaketa gaur eguerdian egin da Gipuzkoako Foru Jauregiko Tronu aretoan, eta bertan izan dira Markel Olano jarduneko diputatu nagusia, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako jarduneko diputatua, eta lehiaketan parte hartu duten sagardotegi guztietako ordezkariak. Tolosako Isastegi sagardotegia izan da azken zortzi sailkatuen artean irabazlea eta epaimahaiak sagardoetxe honek egiten duen sagardoaren kalitate analitiko eta organoleptikoa jarri ditu balioan.

 

 

Markel Olanok gogorarazi du lehiaketa honen helburu nagusia dela bertako sagarrarekin egindako sagardoa, Euskal Sagardoa jatorri-izendapena, balioan jartzea, sustatzea eta saritzea: “Gure sagardogileek atsedenik gabe egiten duten jarduna aitortzeko helburuarekin egin zen lehen aldiz txapelketa hau duela 18 urte, eta gaur ere lan hori balioan jartzen jarraitzen dugu, lehen sektorearen ikur sendoenetako bat dena, ekonomiaren zein kulturaren ikuspegitik garrantzia izugarria duen azpisektorea, hain zuzen ere”. Horretaz gain, bertako sagarraren aldeko apustua berretsi du diputatu nagusiak, “Euskal Sagardoaren alde egiten jarraituko dugu, sagardoa bertako sagarrarekin ekoiztu dadin eta kalitate handiko sagardoa egiten jarraitu dezagun. Horrela, gainera, sektore bat, paisaia bat, izaera bat eta kultura bat sendotzen ari gara; eta benetan harro sentitzeko modukoa den zerbait da hori”.

 

Gaur izenpetu dute hitzarmena, foru jauregian, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatu Imanol Lasak, eta Carlos Mirandak, UPNAko agronomía, bioteknologia eta elikadurako irakasleak, eta unibertsitateari atxikitako IMAB (Research Institute for Multidisciplinary Applied Biology) kideak. Ekitaldian izan dira ere Xabier Arruti Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria, eta Jorge Urrestarazu eta Maria Jesus Laquidain, Mirandako lan taldeko kideak.

 

Lehenengo sektorea sustatzeak duen garrantzia azpimarratu du Lasak, haren errentagarritasuna eta etorkizuneko jasangarritasuna hobetuko duten jarraibideak eskainiz. Duela 3 urte ia ez zegoen sagastirik Gipuzkoan, eta sagardo gehiena kanpotik ekarritako sagarrekin ekoizten zen. “Hala ere, sagardogintza tarte honetan asko aldatu da eta, egun, Gipuzkoan ekoizturiko sagardoaren % 33 bertako sagarrarekin eginda dago, Euskal Sagardoa deitura duen sagardoa egitera bideratzen delarik”. Gipuzkoako Foru Aldundia Sagarko Lehiaketaren aurtengo edizioak sailkapenean berrikuntza bat izan du. Orain arte, aurkeztutako sagardotegi guztien artetik sei sailkatzen ziren azken faserako, eta sei horietatik irabazleaz gain, bigarren eta hirugarren postuak ere finkatzen zituen epaimahaiak. XVIII. edizioan, aldiz, aurkeztutako sagardoetxe guztietatik, puntuazioaren arabera hiru kategoria ezarri dira lehen fase batean: urrea 72 puntutik gora, zilarra 65 eta 72 puntu artean, eta brontzea 60 eta 65 puntu artean. 60 puntuko minimoa lortu ez duten sagardotegiak dominarik gabe geratu dira; eta txapelduna berriz, bigarren dasta-fasean aukeratu da, urrezko kalifikazioa lortu duten sagardotegi horien artean.

 

Hau horrela, Sagardo Lehiaketako 2019ko edizioan zortzi izan dira 60 puntutik gora lortu dituzten sagardoetxeak: brontzezko kalifikazioa lortu du Petritegik, zilarrezkoa Alorrenea sagardotegiak, eta urrezkoa Aburutza, Altzuela, Isastegi, Oiharte, Tximista eta Zelaiak. Txapeldunetan txapeldun, ordea, Isastegi sagardoetxea gailendu da. Saritu guztiek euren botiletan, datorren urte osoan, zigilu akreditatibo bat eramateko aukera izango dute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko sailkapena erakutsiko duena.

 

Urtero bezala, Aldundiko Fraisoroko dastagunean ikasi eta diplomadun diren sei dastatzaileek osatutako epaimahaiak aukeratu du irabazlea. Haiek izan dira lehen sailkapenean urrea, zilarra eta brontzea esleitzearen arduradunak. Urreen artean txapelduna aukeratzeko, aldiz, sagardotegiek beraiek proposatutako hiru pertsonek, Aitor Mendiluze, Andoni Eizmendi eta Mikel Rodriguez, eta Fraisoroko dasta-paneleko hiru profesionalek osatu dute epaimahaia. Txapelduna aukeratzeko, lagin guztien alderdi analitikoa eta organoleptikoa aztertu dira, eta dasta-panelak sagardoaren dastaketa panelaren zentzumenezko analisiak egiteko metodoa jarraitu du. Aurkeztutako sagardo guztiei egin zaie analisi fisiko-kimikoa, dastaketa organoleptiko fasera pasatzeko ezinbesteko baldintza dena, eta guztira 13 analisi egin zaizkio sagardo bakoitzari. Aipatzekoa da aurkeztutako sagardo guztiek pasa dutela hasierako analisi fasea.

 

 

Donostian, 2019ko ekainaren 18an

 

 

 

TOKI POMMES PROIEKTUA

 

 

320x162

Nouvelle Aquitaine-Euskadi- Nafarroa Euroeskuladeak sagar laborantzan tradizio handia dauka, bertako ingurumen baldintzetara ongi egokitutako barietate asko erabiliz.

 

 

Helburu nagusia

Euroeskualdean hobekine egokitu diren bertako sagar barietateen identifikazioa eta selekzioa, produktu bereziak ekoizteko eta hauekin frutagintza inraunkorra sustatzeko.

 

Oinarriak

Urte askotan sortutako informazio guztia (karakterizazio genetikoa, agronomikoa eta kalitatearen ingurukoa) bildu eta komunean jarri, datu base bat eratzeko eta bertako sagarraren inguruan interesgarria izan daitekeen informazio-gordailu moduan erabiltzeko.

 

Emaitzak

Informazio hau oinarri bezala hartuz, etorkizun gehien izan dezaketen barietateak aukeratuko dira, adituen dastatze teknikoaren bidez karakterizazio organoleptiko egin eta potentzial gehien dutenak esperimentazio lursailetan landatuko dira. Aldi berean, bai mintegizain, nekazari eta baita kontsumilatzaileen artean ere, barietate hauen promozio eta difusio lanak egingo dira.

 

Kaixo! lagunduko gaituzu Nafarroan eta Euskadin sagarrari buruz egiten ari garen ikerketarekin? Galdeketa hau bete behar duzu bakarrik (https://forms.gle/9A7b1pgixFAL1mHe8), eta, posible bada, mezu hau zure kontaktuei birbidali. "Reyno Gourmet" sormarkako Nafarroako produktuz osatutako 20 loteren zozketan sartuko zara. Mila esker parte hartzeagatik!