- gipuzkoa
- Landare Alorra
- Tramiteak, erregistroak eta laguntzak
Tramiteak
Mahasti landaketa baimen berriak
Mahasti landaketa berrien baimenak eskatzeko epea urtarrilaren 15etik otsailaren azkenengo egunerarte dago zabalik.
Kontsulta ezazu: Mahasti landaketa berrien baimen eskaerak
Sagardotarako sagarrondoari laguntza
Oinarri arautzaileak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzei buruzkoak. (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2016ko ekainaren 28a, asteartea).
Dirulaguntza hauen oinarri arautzaileak aldatzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoren landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak.
Dirulaguntza hauen oinarri arau tzai leak aldatzea eta 2022ko deialdia onartzea: Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoen landaketa, hobekuntza eta garapenerako laguntzak.
Mahasti birlandaketak
Mahasti baten birlandaketa egin ahal izateko, lehenengo mahastia errotik ateratzeko baimena eskatu behar da. Gero, onarpen ebazpena jasotzerakoan, mahastia errotik atera eta birlandaketa baimena eskatu behar da errotik ateratako azalera berdinagatik.
Produktu Fitosanitarioen Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (OEOE/ROPO) kudeaketa
OEOEn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.
Izen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.
Izen ematerako dokumentazioa sektorearen arabera:
- Hornitzaileen sektorea
- Tratamendu fitosanitarioen sektorea
- Aholkularitza fitosanitarioaren sektorea
- Erabilera profesionaleko sektorea
OEOEn baja emateko ondorengo dokumentazioa bete behar da:
Dokumentazioa egoitza elektronikoaren erregistro orokorraren bidez aurkeztu daiteke.
Pasaporte fitosanitarioa baimentzeko eskaera
Pasaporte fitosanitarioen baimena ematearekin loturiko betebeharrak..
- Ekoiztu beharreko landare motari dagokionez edo horien norakoa diren eremu babestuei dagokienez, edozein aldaketa gertatuz gero, legokiokeen baimena eskatu beharko da.
- Landareen mugimenduaren erregistro bat eduki beharko da, eta dokumentazioa 3 urtez gorde beharko da gutxienez.
- Landareei erasaten dien edozein organismo kaltegarriren agerraldi atipikoren bat edo bestelako edozein anomalia, dagokion erakunde ofizialari jakinarazi beharko zaio.
Izena emandako entitateen betebeharrak.
- Landareei erasaten dien edozein organismo kaltegarriren agerraldi atipikoren bat edo bestelako edozein anomalia organismo ofizial arduradunari jakinarazi beharko dio
- Landareak hazi, ekoiztu, biltegiratu… egiten diren instalazioen plano eguneratua gordeko du.
- Ekoiztu, erosi, biltegiratu… diren landareen erregistroak gordeko ditu, eta albaranak gutxienez urtebetez gordeko ditu.
- Sartzeko bidea emango die erakunde ofizial arduradunei edo ikuskapen lanak egiteko , laginak hartzeko, etab. gaituriko pertsonei.
- 58/2005 Errege Dekretuan azalduriko betebehar bereziak beteko ditu.
Dokumentuak:
- Landareen aitorpena eta pasaporte fitosanitarioaren eskaera
- Urteko laboreen aitorpena eta pasaporte fitosanitarioaren eskaera
Erabiltzen ari den makineria erregistratzeko eskaera
Produktu fitosanitarioak aplikatzeko ekipoak (h, k, l, m motakoak) eta ongarriak banatzekoak (i motakoak), 2009ko uztailaren 15a baino lehenago berritan erositakoak eta erregistraturik ez daudenak, erabiltzen ari diren makina gisa erregistratu beharko dira.
Landareen izurriteen eta gaixotasunen aurka Kontrol Biologikoko Organismoen eta feromonen erabilera sustatzeko laguntza
Landare osasuna hobetzeko borroka biologikoko metodoak sustatze aldera proposatutako diru laguntzak dira. Horien bitartez lagundu ahal izango dira: landaketen babes fitosanitariorako erabilera duten kontrol biologikoko organismoak, kolorezko tranpak eta feromonak. Hortaz gain, lagunduko dira ere fitosanitarioak biltegiratzeko armairuak.