- gipuzkoa
- Landare Alorra
- Landare osasuna
- Trazabilitatea eta Higienea
Trazabilitatea eta Higienea

Elikagaien segurtasuna gero eta kezkabide handiagoa da kontsumitzaile, administrazio publiko eta elikagaien banatzaileentzat. Hortaz, elikagaien segurtasunean konfiantza bermatzea beharrezkoa da, elikatze-kate osoan kontrol mekanismoak ezarriz. Elikatze-kate hasieran egiten den kontrola, nekazaritza ekoizpen primariori eta produktu fitosanitarioen erabilerari dagokien higiene kontrol programaren bidez egiten da.
Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorra (NEEO)
9/2015 Errege Dekretuak, urtarrilaren 16koak, Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorra (NEEO) sortu du eta erroldatzera behartu ditu nekazaritza produktuak ekoiztu eta merkaturatzen dituzten ustiategiak.
Erregistro honen xede da nekazaritzako ekoizpenaren higienea eta trazabilitatea bermatuko duen sistema ezartzea. Horren helburua da azkar eta eraginkortasunez jokatu ahal izatea gizaki edo animalien osasunerako arriskutsua izan daitekeen alerta baten aurrean.
NEEOn nekazaritza ekoizpen primarioaren esparruan diharduten ustiategiak erregistratuko dira. Dela nekazaritza edo abeltzaintza produktuak ekoizten dituztenak, dela ekoizpen primarioaren faseak gainditzen dituzten nekazaritza produktuak edo bestelako elikadura produktuak ekoizten dituztenak. Ez zaie aplikatuko produkzio guztia etxeko kontsumo pribatura bideratzen dutenei.
Urtero, Nekazaritzako Politika Komunaren (NPK) laguntza eskaera bakarrak aurkezten diren garai berean, nekazariek ondoko informazioa helaraziko diote Landare Alorra Unitateari:
- Izen-abizenak, edo enpresaren izena.
- Ustiategiko nekazariaren IFZa.
- Posta helbidea.
- Harremanetarako datuak. Komunikatzeko bide hauetako bat gutxienez nahitaezkoa izango da: telefonoa, fax-a edo helbide elektronikoa.
- Ustiategia osatzen duten lursailen edo barrutien SIGPAC, horietaz gutxienez ondoko informazio hau jakinarazi beharko du:
- Horien SIGPAC kodea. *
- Eremua (ha).
- Horietan egiten den laborea.
- Autokontrolak. Borondatez azaldu ahal izango da ustiategiak autokontrol motaren bat gauzatzen duen.
- Zuzeneko salmenta amaierako kontsumitzaileari. Nekazaritza ustiategiak kontsumitzaileari zuzen saltzen ote dion azaldu beharko du.
- Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorraren kodea edo kodeak: alor hau beharrezkoa da soilik bitariko ekoizpena, nekazaritzakoa eta abeltzaintzakoa, duten ustiategientzat.
Berriki eratu diren nekazaritza ustiategiek dagokien informazioa jarduera abiatu eta ondoko hilabetearen barnean jakinarazi beharko dute. Jarduera bertan behera utziko duten nekazaritza ustiategiek, era berean, egoera hori jakinarazi beharko dute jarduera utzi eta ondoko hilabetearen barnean.
Nekazaritzako Politika Komunaren laguntza eskaera bakarra jakinarazpentzat hartuko da NEEOn erregistratzeari begira.
Nekazariek higienearen alorrean ondoko legerian xedaturiko betebeharrak beteko dituzte: Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 852/2004 Erregelamenduak (EB), apirilaren 25ekoak, I eranskinean eta Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 183/2005 Erregelamenduak (EB), urtarrilaren 12koak, I.eranskinean ezartzen dituztenak, aplikatzekoa denaren arabera.
Araudi erregulatzailea:
- 9/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16koa, nekazaritza produkzio primarioko higienearen alorreko europar araudia aplikatzeko kondizioak arautzen dituena.
- 578/2017 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, 9/2015 Errege Dekretua aldatzen duena.
Erregistroa kontsultatzea:
- Esteka erregistrora (Neeo/Regepa)
Loturiko izapidea:
Nekazaritza ekoizpen primarioari eta produktu fitosanitarioen erabilerari dagokien higiene kontrol ofizialeko programa
Urtero kontrol ofizialeko programa bat gauzatuko da. Horren HELBURU NAGUSIA biztanleria kontsumitzailearentzat osasun arriskuak murriztea da, ondoko hauen bidez:
- Nekazaritza ustiategien higiene eta osasun kondizioak hobetzea.
- Produktu fitosanitarioak erabiltzeak dakartzan arriskuak murriztea.
852/2004 Erregelamenduak (EB) I. eranskinean eta 9/2015 Errege Dekretuak nekazaritza ekoizpen primarioaren higieneari buruzkoak ezarritako “higiene sorta”ren xedapenak betetzeko gauzatu da programa hau.
Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (NEEO) izena emandako ustiategi guztiek osatzen dute kontrolatu beharreko multzoa.
Kontrol plan honen arabera, ikuskaturiko ustiategi bakoitzean ondoko informazioa egiaztatuko da:
- Ustiategiko koadernoa
- Aholkularitza dokumentazioa.
- NEEOn izena ematea. (hiperesteka izena emateko horrira).
- Operadoreen Erregistro Ofizialean izena ematea (ROPO)
- Produktu fitosanitarioen manipulatzaile-aplikatzaile txartela.
- Nekazaritzako Makineriaren Erregistro Ofizialean (ROMA) izena emana duelako ziurtagiria.
- Aplikatzeko ekipoen ikuskapen ziurtagiria, baimenduriko ITEAFek emana.
- Ontzi hutsak baimenduriko enpresa kudeatzaile batera eman izanaren egiaztagiriak.
- Produktu fitosanitarioen erosketa fakturak.
- Uzta entregatzeko albaranak edo salmenta fakturak.
- Higiene jardunbide egokiei buruzko informazioa edota prestakuntza. (Hiperesteka elika triptikora)
- Nekazaritza jardueran erabiltzeko ura: uraren garrantzia
- Produktu fitosanitarioak biltegiratu eta aplikatzeko tokiak.
- Higienea eta manipulatzea loturiko lanetan (bilketa, zamalana, garraioa, biltegiratzea eta ontziratzea ustiategian).
- Uzten trazabilitatea.
- Langileak: higiene eta fitosanitarioen alorreko prestakuntza eta higiene eta laneko segurtasunari buruzko informazioa, produktua manipulatzeari dagokionez.
Era berean, Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (ROPO) izena emandako tratamendu-enpresa guztiek fitosanitarioak nola erabiltzen duten kontrolatuko da:
ROPOn izena emandako tratamendu-enpresen zerrendaArgitalpenak
Araudi erregulatzailea
- 1311/2012 Errege Dekretua
- 9/2015 Errege Dekretua, urtarrilaren 16 koa, higienearen alorreko europar araudia nekazaritza ekoizpen primarioan aplikatzeko kondizioak arautzen dituena.
- 578/2017 Errege Dekretua, ekainaren 12koa, 9/2015 Errege Dekretua aldatzen duena.