Produktu fitosanitarioak. Erabilera jasangarria eta higienea

1311/2012 Errege Dekretuak, irailaren 14koak, fitosanitarioen erabilera jasangarrirako markoa ezarri du. Lege horrek aldaketa ugari ekarri ditu fitosanitarioen erabiltzaileek bete beharreko baldintzetan. Besteak beste, ustiategi guztiek bete behar dute Izurrien Gestio Integratua.
Izurrien Gestio Integratua
Ustiategi guztiek Izurrien Gestio Integratua bete beharko dute. Hori bete izana hiru era hauetara kreditatu ahal izango da:
- Produkzio Ekologikoaren ziurtagiria
- Produkzio Integratuaren ziurtagiria
- EOEOn izena eman duen aholkulari batekin egindako kontratuaren bidez:
Fitosanitorioen erabilera urria egingo duten ustiategiak egiaztatze horretatik salbuetsirik daude (Aholkularitzatik salbuetsirik dauden laborantzak. Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ezarritako zerrenda).
Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO)
EOEO (ROPO) delakoa lau ataletan egituraturik dago:
- I. atala – Hornitzaileen sektorea: erregistroan izena eman behar dute erabilera profesionaleko produktu fitosanitarioen banatzaileek edo saltzaileek eta logistika enpresek, garraioa eta biltegiratzea barne.
- II. atala – Tratamendu fitosanitarioen sektorea: erregistroan izena eman behar dute produktu fitosanitarioak aplikatzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresek
- III. atala – Aholkularitza sektorea: aholkulariak.
- IV. atala – Erabilera profesionaleko sektorea: erabiltzaile profesionalak. (Produktu fitosanitarioak erabiltzeko txartela duten pertsonak)
EOEOn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.
zen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.
Araudi erregulatzailea
1311/2012 Errege Dekretua, irailaren 14koa, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarrirako markoa ezartzen duena.
Loturiko izapideak
Produktu Fitosanitarioen Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofizialean (OEOE/ROPO) kudeaketa
OEOEn izena ematea derrigorrezkoa da azalduriko sektore guztientzat, salbu eta produktu fitosanitarioak soilik erabilera ez profesionaletarako merkaturatzen dituzten saltegientzat.
Izen emateak 10 urteko aldirako balio du eta epe hori amaitu baino lehen berritu behar da.
Izen ematerako dokumentazioa sektorearen arabera:
- Hornitzaileen sektorea
- Tratamendu fitosanitarioen sektorea
- Aholkularitza fitosanitarioaren sektorea
- Erabilera profesionaleko sektorea
OEOEn baja emateko ondorengo dokumentazioa bete behar da:
Dokumentazioa egoitza elektronikoaren erregistro orokorraren bidez aurkeztu daiteke.
Produktu fitosanitarioak merkaturatzearen zaintza programa ofiziala
Produktu fitosanitarioak merkaturatzearen kontrola da programa honen helburua, gizakien, animalien eta ingurumenaren babes maila handia bermatzearren eta, era berean, nekazaritzaren lehiakortasuna begiratzearren.
Hartarako, EOEOn izena emandako saltegiak ikuskatuko dira produktu hauen salmenta ezarritako araudiaren arabera gauzatzen den egiaztatzearren.
Produktu fitosanitarioak banatzen dituzten Gipuzkoako enpresen zerrenda.
Hondakinen gehieneko muga(HGM)
Europar Batasunean (EB) gizakien edo animalien kontsumorako janari guztiak, beren osaerari dagokienez, pestizida hondakinen gehieneko muga baten mende daude, gizakien eta animalien osasuna babestea helburu. EBko Zuzenbideak elikagaiei aplikatu beharreko mugak arautzen ditu eta gehieneko muga finkatzen du beti.
Ustiategiko koadernoa
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategi guztiek izan behar dute ustiategien koadernoa.Bertan jasota egon behar dira:
- Datu pertsonalak eta ustiategiarenak.
- Lursailen zerrenda eta ingurumen-datuak.
- Lurraren prestakuntza, ereintza edo landaketa, ongarriketa, tratamendu fitosanitarioak, ura¬ren erabilera eta lortutako uzta.
- Mindaren eta simaurraren maneiua.
- Lurraren, uraren eta landareen analisia.
- Erosketen erregistroa.
- Salmenten erregistroa,
Hondakinen kudeaketa

Produktu fitosanitarioen ontzi hutsak eraman behar dira SIGFITO entrega guneetara. Gune horietan ematen zaio nekazariari entrega horren egiaztagiria.Gaur egun, 6 SIGFITO gune daude Gipuzkoan.
| Izena | ||
|---|---|---|
| G.I.L.B.E. | Zizurkil | 943493294 |
| Nekazarien Etxea S.Coop. | Irun | 943620159 |
| Goikoetxea Albisu, S.L. | Aduna | 943693727 |
| Alkartasuna Kooperatiba | Usurbil | 943361114 |
| Cia Agrícola I. Castro S.L. | Itziar | 943199355 |
| EHNELUR S.C.L | Anoeta | 943655880 |
Hondakin fitosanitarioei dagokienez, baimenik gabe edo iraungita geratu diren produktuak eramateko: G.I.L.B.E da une hontan baimendutako bakarra.
Argitalpenak
Araudia
- Erabilera jasangarriari buruzko zuzentaraua
- 1311/2012 Errege Dekretua
- AGINDUA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Defentsa Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofiziala arautzen eta irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren zenbait alderdi garatzen dituena Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.