Mahastizaintza eta ardogintza sektoreko derrigorrezko aitorpenak

Mahats uztaren deklarazioa

739/2015 Errege Dekretuak, uztailaren 31koak, mahastizaintza eta ardogintza sektoreko derrigorrezko aitorpenei buruzkoak 3. artikuluan xedatzen duenez, ardogile guztiek (mahatsa ekoizten duten pertsona fisikoek edo juridikoek edo haien elkarteek) urtero mahats uztaren aitorpena aurkeztu behar dute, ondoko inprimakian bete beharko dena:

Uzta aitortzeko inprimakia

Ondoko baldintzak betetzen dituzten ardogileak salbuetsita daude:

  • Produkzio osoa egoera naturalean kontsumitzera, mahaspasak egitera edo zuzenean mahats zuku bihurtzera xedatzen dutenak.
  • Ustiategiak 10 area mahasti baino gutxiago izatea eta uzta ez merkaturatzea.

Uztaren aitorpena urte bakoitzeko abenduaren 10a arte aurkeztuko da Gipuzkoako Foru Aldundiko Landare Alorreko Unitatean.

Ekoizpenaren aitorpena

739/2015 Errege Dekretuak, uztailaren 31koak, mahastizaintza eta ardogintza sektoreko derrigorrezko aitorpenei buruzkoak 6. Artikuluko 2. puntuan xedatzen duenez, ekoizle guztiek (mahats freskotik muztioa edo ardoa berek egin edo erosi duten pertsona fisiko edo juridikoek edo haien elkarteek) ardo ekoizpenaren aitorpena aurkeztu beharko dute urtero (abenduaren 10a baino lehen). Aitorpenak hornitzaileen datuak eta produktuen salerosketen frogagiriak azaldu beharko ditu ondoko inprimaki honetan:

Ekoizpena aitortzeko inprimakia

Ondoko baldintzak betetzen dituzten ekoizleak salbuetsita daude:

  • Ekoizleak izanik, uztaren aitorpena aurkeztetik salbuetsita dauden ardogileak.
  • 1.000 litro baino gutxiagoko kopurua lortuko duten ekoizleak.