Baliabideak eta prozesua

Braulio Buenetxeak lantegi txiki bat du, 15 m2 pasatxoko bat, eta horretan eskuz egiten du ia-ia guztia, fresagailu txiki bat eta zulagailu batzuk, eramangarriak horiek, besterik ez dauka eta. Hormetako apaletan eskuzko tresna eta egite fasean dauden lanak ikus ditzakegu, ugari.

Zur mota desberdinak erabiltzen ditu egin beharreko lanaren arabera, esaterako Kanadako lizarra edo intxaur, gaztaina eta haritz zura, Aiatik heldua kasu batzuetan; material hau merkatuan erosten du, batez ere Urnietako Lasa y Lecumberri-ri. Ohiko lodierez gain (3, 5 eta 7,5 mm.), gaur egun 12 mm-rainokoak izaten dira.

Lanabesak aurkitzea ere ez da egun arazo iturria; Pfeil (gezia) enpresa suitzarrak fabrikatuak nabarmentzen dira, gaur egun doan ematen dizkiote eta proba ditzan.

Produkzio prozesua hasteko, bezeroak definitu egiten du zer erosi nahi duen; kasu batzuetan, paisaiak direnean batez ere, argazkiak egin behar izaten dira, horietan oinarriturik obra egin ahal izatearren, betiere taillaren teknika ongi landu batez eta esperientziak ematen duen jakinduria baliatuta.

Braulio Buenetxeak erabilitako tresnakBraulio Buenetxeak erabilitako tresnak. (Argazkia:Julen Zabaleta).