Beste lanbide batzuk

Aipatutako inbentarioan lantegi horretan zeuden beste lanbide batzuk ere aipatzen dira.

Grabatzaileek armak akuaforte prozedura erabiliz apaintzen zituzten: lehenbizi marrazkia armaren gainazalean marrazten zuten, eta gero piezak “hogeita zazpi zizel eta era guztietako altzairuzko beranekin" "grabatu eta bernizatzen” ziren.

Jarraian, “brontzezko pertza handi batean" prestatzen zen akuaforte piezen gainera isurtzen zen. Likido horrek barnizez estali gabeko hutsuneak galkatzen zituen, hau da, aldez aurretik zizelatutako hutsuneak, horrela nahi zen dekorazio edo apaindura sortuz.

Beste espezialista batzuk txoderoak ziren, “armak apaintzeko balio zuten letoizko burua zuten txodoak” egiten zituztenak.

Era berean, urreztatzaileek Errege Lantegian egiten ziren luxuzko armak urreztatu, ilundu eta apaintzen zituzten, besteak beste “urreztatu eta iluntzeko harriak”, pintzak, tasak, labanak, karrakak eta zizelak erabiltzen zituzten horretarako. “Urreztatzaileak esertzeko intxaurrondo eta gaztainondo zurezko bi aulki” ere bazeuden. Azkenik, inbentarioan aipatutako azken lanbidea sarrailagileena zen. Sarrailagileek “armategian erabiltzen ziren tresnak egin eta konpontzen zituzten" . Horretarako, beren lantegian, bi hauspodun sutegi bat zuten, baita ingude bat eta lan-mahai bat ere. Lan- mahai hori haritz zurezko ohol handi bat zen, egurrezko bi hankaren gainean jarrita zegoena. Mahai horretan “bi sarraila torlojuak eta beste erremintak” izaten zituzten, horien artean aipagarrienak hemeretzi karraka handi eta txiki, bi mailu, "altzairuzko eme bat, torlojuei kiribila ateratzeko zulo askorekin", lau puntzoi, "karraskak lantzeko bost zizel", “burdinazko lau euskarrietanheltzen” zirenak.

Horrez gain, kurrikak, pikaderak, tasak eta guraizeak ere egoten ziren.

Armagileek produktuak egiterakoan zituzten ereduak fidel jarraitzen zituzten. Horren ezean, ereduak bidali egiten zitzaizkien, eta denak "zintzilikatuta egoten ziren beste patroi batzuk ateratzerako orduan eredu izateko"