Egoera gaur

Janzkeren balorazio sozialean gertatzen ari diren aldaketek, ehunen konposizioaren eboluzioak eta garapen teknologikoak izugarrizko eragina izan dute tindatzaile tradizionalen lanean.

Lanbidea, tradizionalki garatu den moduan behintzat, desagertua da gure inguruan, nahiz oraindik badirauen gutxi garatutako herrialdeetan. XX. mendearen erdialdea arte tindategira arropa “jasotzera” joaten ziren bezeroak ere nabarmen aldatu dira.

Tindatzaile lanbidea beste bat da, desagertzen edo, asko jota, egoera berrira moldatzen ari direnen artean; gaur egun eginkizun nagusiak arropa garbitzea eta lisatzea dira. Gure artetik isilean alde egiten ari den iragana.