Egurraren Taila

Beste noizbait dagoeneko aipatu dugun moduan1, zura izan da euskal jendeak bere behar askotarikoak asetzearren historian zehar gehien erabilitako materialetako bat, seguruenik, eta Antxon Aguirre Sorondok dioenaren arabera (Euskonews, 201 zk., 2003/02/28), gure herrialdean eskuragarria, beste materia batzuekin alderatuta lantzeko errazagoa, eta pisuz arinagoa delako. Izan ere, zura erregai gisa erabili da, estalpe edo antzekoak eraikitzeko, duela askoz gutxiago egunero erabiltzeko hainbat artikulu egiteko, eta gero eta gehiago etxeko apaingarriak zein apaingarri pertsonalak egiteko halaber.

Zura lantzen duten eskulangileen artean, beste edozein jardueratan gertatzen den moduan (burdinarekin, beirarekin, edo meatzaritza edo armagintzarekin lotutako espezifikoetan, besteak beste), azkenean mailak sortzen dira, norberak ezagutzen dituen tekniken eta behar den eskarmentu mailaren arabera. Zuraren kasuan, taillaginak nabarmentzen dira, eta hauen artean objektuen erreprodukzioak egiten dituztenak.

Gure herrialdean, jarduera honetan ari den profesionaletako bat Bitor Arrieta donostiarra da, ezen Martuteneko auzoan zurez lantzen du objektu pila handi eta askotariko bat, etxeko apaingarri edo apaingarri pertsonalak bereziki, batez ere oparitarako.