Bokaziozko tailagile maisua

Bitor Arrieta Sorozabalek (Donostia, 1956) oinarrizko ikasketak Azkarate – enea eskola publikoan egin zituen. 1970ean arte grafikoen industrian hasi zen lanean, 2008 arte, hau da, 38 urte egin zituen horretan.

Bere bokazioari jarraiki, “Taillagintzaren hastapenak” izeneko ikastaro bat egin zuen Tolosan, Iosu Garmendiaren zuzendaritzapean, bere jarduera profesionalean segitzen zuelarik aldi berean. Zortzi urtez segitu zuen astean behin joaten, harik eta 2001etik aurrera berak hartu zuen arte ikastaroaren ardura; eta orain horretan segitzen du, 14 ikaslerekin, horixe baita instalazioek ahalbidetzen dioten kopuru handiena.

Siguiendo su vocación realizó un cursillo de “Iniciación a la talla” en Tolosa, dirigido por Iosu Garmendia compaginándolo con su actividad profesional.Durante ocho años siguió acudiendo un día a la semana para a partir del 2001 hacerse cargo del curso labor en la que continúa con 14 alumnos el máximo que permiten las instalaciones disponibles.

Bitor Arrieta SorozabalBittor Arrieta eskulangilea bere lantegian. (Argazkia: C. U.).

Bere bokazioan eragina izango zuen agian José aitaren jarduerak, zeren eta bere jarduera profesionalari erantsi egiten baitzion gurdiak, eskorgak eta bere garaiko beste hainbat elementu konpontzeko eta mantentzeko lana. Aipatu behar da, halaber, arte grafikoetan fotolitoak zuzentzen egindako lanak aukera eman diola Bitorri bai sormena bai esku trebetasuna garatzeko.

2008an itxi zutelarik kontratatuta zegoen enpresa, taillagintzan profesionalki hastea erabaki zuen.

Bitor Arrietak lantegi handi bat dauka, aroztegi baten ondoan. Horretan laneko mahaia nabarmentzen da, tresna asko dituela eskura, eta baita apalak eta dagoeneko eginda edo egite fasean dauden mota askotako produktuak ere. Atentzioa ematen du makinarik ez ikusteak, egiten dituen produktuetan eskulangintza nagusi delako adierazgarri. Bakar-bakarrik tornuzilak eta eskulangileak bere behar zehatzetarako egokituta daukan zerra bat ikusten ditugu.

Bitorrek erabiltzen dituen tresnak, edukiera eta neurri desberdinekoak, gubiak, trintxak, mailuak, konpasak, eskuairak, arraspak, esku-zerrak, beranak, karrakak, aizkorak, hortzak, eta lan zehatz batzuetarako berezi batzuk dira. Horiek ongi mantentzea eta, batez ere, ongi zorroztea oso garrantzitsua da egiten diren elementuen kalitatera begira.