Produkzio prozesua

Normalean erabiltzen diren materialak haritza, pagoa, gaztaina, intxaurra, lizarra eta, batzuetan, merkatuan erosten duen gorostia dira. Bezero batek zur jakin bat eskatzen badu, eskulangileak erantzun egiten dio eskatuari. Zura aukeratzeko unean saihestu egin behar dira zainak eta begiak, hain zuzen egite prozesua gauzatu ahal izatearren.

Materiala aukeratu ondoren, egite prozesua nabarmen aldatzen da produktu batetik bestera. Oro har, esan dezakegu eskulangileak bere mahaian lotzen duela landu behar duen zura; horretarako sarjentak erabiltzen ditu.

Ondoren, zuraren gainean presioz kalkatzen du egin behar duen irudi edo paisaiaren marrazkia, aurrez prestatua. Zuraren gainean makurtu eta lanari ekiten dio, lehen arbastatze-lan bat eginez eta distantziak konpasaz neurtuz, arreta handiz egin beharreko lanera igarotzearren hurrena. Beharrezko irizten dionean lanabesa aldatzen du, esku batez heltzen diola beste eskuaz mazoz jota.

Batzuetan hainbat ordutan zehar operazio hau errepikatu ostean, eta erabiltzen dituen lanabesak maiz aldatuta, eskulangileak lortzen du nahi duena, betiere bere ezaguerei eta trebetasunari esker.

Ingurua zehaztasun handiz landuta daukan erlojua Ingurua zehaztasun handiz landuta daukan erlojua. (Argazkia: C. U.).

Eskulangilea bere lantegian lanean, zurez egina Eskulangilea bere lantegian lanean, zurez egina. (Argazkia: C. U.).