Etorkizun zaila

Jostunak lanerako erabiltzen dituen tresnen artean aipagarriak dira jostorratza, lanbidean bereziki erabiltzen diren guraizeak eta hondorik gabeko titarea. (moda-sortzaile edo emakumezko jostunek ez bezala, jostunek albotik bultzatzen dute jostorratza, horrela lana azkarrago eginez). Horri buruz badago esamolde bat gazteleraz “Costurero sin dedal, cose poco y aquello mal” (“titarerik gabeko jostunak gutxi eta gaizki josi"). Halaber, emakumezko moda-sortzaileek baino jostorratz motzagoak erabiltzen dituzte. Jostungintzan beharrezkoak diren beste tresna eta makina batzuk plantxa, josteko makina, metroz edo zentimetroa, orratzontzia eta marka-harria edo klariona, Bartzelona eta Gaztela aldean jaboncillo esaten zaiona.

Jostunei estimu handia izan zaie, nahiz eta batzuetan maritxu ospea eman zaien. 1950 aldera, ikastun batek asteko 60 pezeta irabazten zituen, eta 1960an, ofizial batek asteko 500 pezeta inguru. Igande goizetan lan egiten bazuten (oso ohikoa zen), 125 pezeta irabazten zituzten.

1950eko hamarkadan, traje on batek (maisu batek 16 eta 18 ordu behar zituen bakar bat egiteko), 2.500 pezeta balio zuen. (galtza batzuek 125 pezeta). 1970ean, traje berak 6.500 pezeta balio zuen; eta hamarkada bat geroago, 19.000 pezeta.Oraindik jostunak badaude ere (oraindik trajeak neurrira egiten dira, batez ere ezkontzatako), ia ez dago ikastunik. Askotan maisuak berak izaten dira beren seme-alabek lanbidearekin jarraitzeari uko egiten diotenak, oso lan gogorra dela eta etorkizunik ez duela iruditzen baitzaie. Badirudi herri txikietako jostunaren irudia desagertzeko zorian dagoela (edo bestela testigantzazko irudi bezala geratuko da). Izan ere, jostuna familiakoa izaten zen, bezeroen eta jostunaren arteko harremana komertziala baino zerbait gehiago baitzen.

ArtisauaJostugintza automatizatu bada ere, artisauak oraindik ez dira desagertu (Argazkia K.L. 97/12).

Jostundegia1940ko hamarkadako jostundegi tipikoa (Kutxa fototeka).