Ferratzeko instalazioen bilakaera

Batez ere idiak ferratzeko, iraganean egurrezko instalazioak erabiltzen ziren. Bertan finkatzen ziren animaliak ferratu ahal izateko. Azken hamarkadetan instalazio horiek nabarmen garatu dira.

Usadiozko potro edo instalazioan, animaliari larruzko zingilak lotzen zitzaizkion sabelean, eta adarrak ere lotzen zitzaizkion. Jarraian animalia altxa eta airean zintzilik uzten zen. Horretarako tornu birakari bat eta kateak erabiltzen ziren. Jarraian atzeko eta aurreko hankak lotzen zitzaizkion, uztar-hede izeneko uhalak erabiliz.

PerratokiaXX. mende hasierako usadiozko perratokia.

Gaur egungo instalazioak askoz ere aurreratuagoak dira, burdinazkoak eta garraiagarriak. Hala ere, larruzko zingilak eta animalia altxatzeko sistema ez dira aldatu, nahiz eta animaliaren burua immobilizatzeko sistema ezberdina den.

Bi kasuetan ferratzaileak animaliaren hankak behar bezala lotzen ditu lan egiteko. Atzeko hankak ferratzerakoan, zaku batekin babesten zen, animaliak kaka egiten bazuen ez zikintzeko.

Zaldia ferratzenZaldia ferratzen.

Antonio IruretagoienaInstalazio modernoa, Patxi Ilarretarena, Errenteriako Minarte baserrian. Antonio Iruretagoiena Pintxo ferratzaile ezaguna bere lanean jardunean ageri da. (argazkia Javier Carballo 96/08).