Lan baldintzak

XX. mendeko 40. hamarkadako lehen urteak, guda zibila amaitu berritan eta Europa guztiko gainerako herriak, artean, guda bizian, bereziki urte latzak eta zailtasun handikoak izan ziren.

Lantegia eta langile guztiak militarizatuta zeudenez, zorroztasun eta eskakizun handiko giroa bizi zen; lanaldiak luzeak ziren eta igandetan ere lan egin behar zuten, gainera, lansaririk jaso gabe ordainetan, estatuko gastuari egindako ekarpentzat hartzen baitzen. 1939. urte inguruan, ikastunak 2,50 pezeta irabazi ohi zuen, eguneko.

Elikagaien errazionamendua gaineratu zitzaion horri; hori dela eta, eguerdian, langileek beren etxeetan azkar jan behar izaten zuten, handik, berehala, lantegiko ekonomatora joateko han osatuko zutelako beren otordua, platerkada baba urdaiarekin, langileei pezeta baten truke ematen zitzaiena.

Ramiro Larrañagak emandako informazioan oinarrituta eratu da honako lana. Ramiro Larrañaga da gure industriaren historiaren gaineko ikerlaririk adierazgarrienetakoa. Euskal armagintzari eta harekin zerikusia duten jarduerei buruz egin dituen lanak ezagutu beharreko erreferentziak dira.

Argitara eman dituen lanen artean, honakoak nabarmendu ahal dira: “Síntesis histórica de la Armería Vasca”, “El grabado en Eibar”  y “El Damasquinado en Eibar”.

Haren jakintzaren oinarriak dira, historiaren arloan egin duen ikerlan guztiaz gain, berak, bere aldetik, industriako grabatzaile eta grabatzaile artistiko izan den neurrian, bizi izan duen esperientzia.

Gure esker ona, lanbide anitzen azterlanetaz arduratu diren egileei etengabe eman izan dien informazioagatik eta orientabidearengatik.

Gure esker ona, era berean, Jesus Maria Larrañagari ere, honako lan honetan gaineratu ditugun argazkiak gure eskura jartzeagatik.

Brontzezko kanoiaHainbat mendetatik hona, grabatua armen gainean egin izan da apaindurak eta enblemak jartzeko helburuarekin. Brontzezko kanoia, haren gainean grabatuak, erret etxeko ikurrak eta ekoizpen data, 1797, hain zuzen.(argazkia Jose Mari Izaga).