Javier Murillo, maisu imajinagilea

Gizakiak betidanik izan du bere lagun hurkoa eta bere ingurunea irudikatzeko joera, baita animaliak eta landareak ere, eskura zituen materialak erabiliz: buztina, zura eta harria. Jakina denez, denboraren joanean, lan horien zehaztasuna era errealismoa areagotu egin dira, tekniken zein erreminten hobekuntzari esker.

Hala ere, erabiltzaileen joerengan eman diren aldaketak eta material eta teknologia berrien agerpenak eragin oso negatiboa izan dute artisau espezializatuengan.

Baldintza horiek guztiengatik da bereziki aipagarri eta nabarmena Javier Murillok egiten duen lana, maisu imajinagina dugula baiteritzogu, animalien irudi bikainak egiten dituelako, batez ere hegaztien erreplikak. Bere zaletasunik sutsuena hegaztiak ikusi eta ikastea izan da, ornitologo entzutetsua izatera iristeraino.