Maisu artisaua

Javier Murillo Simon Murtxanten (Nafarroa) jaioa da, 1955ean. 1969an Iruñera joan zen bizitzera etxekoekin batera. Lehen mailako ikasketak bukatu ondoren, Arte eta Lanbide Eskolan sartu zen zeramikan espezializatzeko asmoz, oso gaztetatik baitzekien buztina modelatzen.

Eskola utziko du ikasketak amaitu baino lehen, eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi inguruan zeramika-tailerra sortzea pentsatu zuen ikaskide izandako lagun batzuekin batera, baina ez zuen horretarako behar zen dirurik lortu. Bere bokazioa, eta bere bokaziozko jarduerak ez ziren beste jarduera profesionalak batera egin ondoren, zeramika alde batera uzten joango da poliki-poliki, eta harri-kartoizko irudiak egiten hasiko da.

Javier MurilloJavier Murillo bere lantegian. Atzean, hegaztien erreplika batzuk ikus daitezke.

1982-83 inguruan bere kontura hasten da, alegoriazko irudiak eta buruhandien buruak sortzen. Harri-kartoia izango du lehengai nagusi, Valentziako Falletan “ninots” ospetsuak egiteko erabili ohi dutenaren antzekoa. Gurean, kartoi mota hori jostailuak (zaldiak eta panpinak, besteak beste)  egiteko erabili zen aurrenekoz, gero plastikozko piezez ordezkatu zirenak.

1980ko hamarkadaren erdi inguruan, Javier Murillo hegaztiak behatzen hasi zen, hegazti zale amorratu bihurtzeraino. Horrela, 1990ean, hainbat arazo tekniko gainditu eta material berriak probatzeari ekin eta gero, bere zaletasunik sutsuena, natura, eta ogibidea, artisautza, uztartzea erabaki zuen, hegaztien erreplikak eginez, haien jendarteratze, azterketa eta ikerkuntza ahalbideratzeko. Egindako ibilbidea nabarmena izan da, eta gaur egun gure inguruan imajinagile lanetan diharduen artisau bakarra da.

Javier MurilloJavier Murillo imajinagilea animalia baten erreplika bat lantzen.