Produktuak eta eskaera

Javier Murillok era guztietako animalien kopiak egiten espezializatu du bere burua, batez ere hegaztien irudi eder eta errealismo handikoak. Elementu osagarriak ere egiten ditu (adarrak, enborrak eta haitzak, besteak beste), hainbat material erabiliz horretarako: paper-pasta, kartoia, erretxina sintetikoa, poliespan izenekoa, etab.

Eskaeraz aritu nahi badugu, Espainiaren sarrera Europar Batasunean aipatu behar dugu derrigor. Izan ere, bertakotze horri esker, babestutako eremu natural askoren sorkuntza eman zen, bakoitza bere interpretazio-zentroarekin. Hain zuzen, zentro horiek dira gaur egun, Nafarroako maisu artisauak egiten dituen irudien kasuan, eskari gehien egiten dizkiotenak.

Interpretazio-zentroez gain, ekomuseoak, natura-gelak eta erakusketa aretoak ere aipatu behar dira, baita apaingarri gisa erabiltzeko edo oparitzeko irudiak ere. Hala ere, bezero partikularrei egindako salmentak ez du garrantzi handiegirik. Javier Murilloren irudiak honako beste toki hauetan ere ikus daitezke: Ornitologia Behatokiak, Biologia Zentroak, museoak eta akuarioak, besteak beste.

Azoketan ere ibilitako da, baiona utzita dauka zeregin hori, konpromisoren bat onartzera bultzatua ez bada. Egun, enkarguzko irudiak baizik ez ditu egiten. Frantziako edo Italiako Naturaren Interpretazio Zentroetan eta erakustokietan ere ikusgai ditu bere lanak.

Bere eginbeharraren berri eman ohi du “Quercus” aldizkarian, naturaren azterketari eta kontserbazioari buruz ari den aldizkari batean, alegia.

HegaztiakHegaztien liburuak ere erreprodukzioak ugari dira Javier Murilloren lantegian.