Jesus Atxutegi Rezola

Tolosan jaio zen 1928an, eta 1950az geroztik Zarautzen bizi da. Ornoetako lesio baten ondorioz elbarri, orduan hasi zen ontzi maketak egiten. Langile nekaezina da, eta 1977az geroztik 150 modelo baino gehiago egin ditu. Era berean, modelogileen irakasle lanetan jarduten du Zarauzko Artezaleak-en, eta bertatik adin guztietako ikasleak igaro dira, erretiroa hartutakoak batik bat. Harroen utzi duen modeloetako bat bere alabarentzat egin eta honek etxean altxor baten antzera gordea duen “Archibal Russel” belaontziarena izan zen. “Victoria” ontzia ere egin zuen, Joan Sebastian Elkanok munduari bira emateko ontziaren modeloa alegia, Zarauzko San Pelaio elizako gangatik zintzilikatzeko.

Jesus AtxutegiZarauzko Jesus Atxutegi modelogile-maisua.