Juan Carlos Mena

Juan Carlos Mena Santanak (Donostia, 1963) bere jaioterriko Peñaflorida institutuan egin zuen batxilergoa eta UBI. Zenbait lanbidetan ibili ondoren, 1987. urtean hasi zen duela urte batzuk Blas Capa Gonzalezek abian jarritako koadernaketa lantegian hasi zen lanean. Bada, Blas Capa Gonzalez ireki baina jada Blas Capa Pinedok zuzentzen zuen koadernaketa lantegi horretan ikasi zuen lanbideak Juan Carlos Menak. Hor praktikatzearekin batera, bere kontura ikasten eta espezializatzeko ikastaroak egiten jarraitu du; ondorioz, artisauaren koadernaketa eskatzen dituen hainbat teknika menderatzen ditu, eta gaur egun oso lotua dagoen lanbide honetako maisutzat jotzen da.

Juan Carlos Menaren lantegian artisau erara koadernatzen dira era guztietako liburuak, dela errustikan, guaflex, ehuna eta bizkarra larruzkoa, baita tesiak eta faszikuluak ere. Gainera karpetagintzan ere arit zen da, edota tapak jartzen. Esan daiteke bere sektorean gertatzen ari diren aldaketetara egokitzen ari dela etengabe.

Blas Capa PinedoBlas Capa Pinedo Nicaraguan 2005. urtean koadernaketa ikastaroak eman zituenean. (Argazkia: Juan Carlos Mena).

Juan Carlos MenaJuan Carlos Mena lanean bere koadernaketa tailerrean.