Produkzio prozesua

Liburuak artistikoki koadernatzeko prozesuan, bi fase ondo bereziak izaten dira. Lehena plegu eta koadernotxoak josi eta artikulatzea izaten da, eta era askotako teknikak erabiltzen dira horiekin multzo oso bat eratzeko; lan hori koadernaketa guztietan egiten da. Bigarrena, artistaren ekarpena izaten da; fase honetan koadernatzaileak liburuaren azala eta barrua diseinatu eta apaindu behar izaten ditu bere ustez obrak behar duenaz eta, beharko balitz, bizkarrak ere bai. Logikoa denez, gainontzeko arte lanetan bezala, aukerak mugagabeak dira.

Lumar lantegian beren eginkizunetarako behar dituzten paper kolo-reztatuak fabrikatzen dituzte.