Lan prozesua

Forjaketa artistikoaren kasuan, egite prozesua zeharo askotarikoa da, egiten diren produktuen aniztasuna bezalaxe. Hemen banda bat, hau da, bi piezaz eta ardatz komun batez osatutako burdinazko pieza bat egiteko prozesua labur azaltzera joko dugu; elementu honek, piezetako bat marko bati eta bestea ate edo ataka bati lotuta dituela, aukera ematen du azken hauek biratzeko.

Prozesua hasteko, lortu nahi den bandaren neurrietarako egokia den janta bat behar da. Piezaren muturretako batean bi marrazki egiten dira, labean sartu aurretik mozteko gida izan daitezen; horretarako, ebakitzailea eta mailua erabiltzen dira, eta jantaren beste muturraren hasiera bere baitan biltzen da, berotan betiere, hain zuzen “korapilo” bat egitearren.

Bestetik plaka egiten da, aurrekoaren perpendikularrean jartzen den beste janta batetik abiatuta; honi buloi bat eransten zaio, soldadura bidez, bandaren “korapiloan” sartzen den atzeko aldean, biratzea eta, beraz, ateak edo atakak ireki edo ixtea ahalbidetzearren. Ondoren zuloak egiten dira, egin beharreko bandaren neurrien araberako kopuru bat, zulatzeko makina zutabeduna erabiliz. Amaitzeko, banda pintatu edo ezkoztatu egiten da.

Julen Zabaletaren irudiaJulen Zabaletaren irudia