Olagarroa prestatzea

Gure kostaldean, batez ere iraganean olagarro ugari bazegoen ere, olagarro errezetak ez daude oso zabalduta, Zumaian, Getarian eta Zarautzen ezik.

Jose Maria Busca Isusik olagarro egosia patatekin eta olagarro erregosia tomatearekin azpimarratzen ditu. Bi errezeta horietarako, orokorrean kolpe bidez bigundu behar izaten da olagarroa, makil edo taket baten bitartez. Olagarro txikien kasuan, txingarretan ere erre daitezke, eta kasu horretan ia laurden bat txikitzen dira. Olagarro zopa arrain freskoarekin egin badaiteke ere, ezagunena eta hedatuena haizean lehortutako olagarroarekin egiten da. Gipuzkoako baserri batzuetan olagarroak ikus daitezke, ilaran fatxadatik zintzilik, ondo lehor daitezen.

Hainbat institutu espezializatuak egin dituzten ikerketen arabera, etorkizunean, hemendik gutxira, akuikulturari esker olagarroak hazi ahal izango dira, batez ere txikiak, horien eskaria baita handiena.

ArrantzaleArrantzalea pozik, arrantza egun on baten amaieran, Deba eta Zumaia artean kokatuta dagoen Arranomendi eremuan. (Argazkia Amaia Ros).