Ondo egindako lana

Martin Ibarratarren lana erabat artisaua da: piezak sutegian berotzen dituzte eta gero ingude gainean mailuz kolpatzen dituzte. Pieza handiak gabia mekanikoan lantzen dituzte. Horrek lan handia kentzen badie ere, trebetasun handia eduki behar da pieza behar bezala kokatu eta mugitzen joateko, betiere pieza kurrikekin helduz eta gabiari pedalaren bitartez eraginez. Horrela, piezak kolpeak behar diren lekuan eta indar egokian jasotzen ditu, nahi diren formak osatuz.

Martin Ibarra senar-emazteen ezaugarri nagusia, baita haien zortzi seme-alabetako biena ere (horiek ere lanbidean baitaude), ondo egindako lanarekiko duten grina da. Hala ere, oso gutxitan sinatzen eta datatzen dituzte lanak, nahiz eta, iraganean usadioa zen legez, baita Nafarroan ere, «Eugin», berezko moldea izan.

Behar dituzten materialak Iruñean erosten dituzte, eta bezeroei eskaintzen dizkieten prezioak kalkulatzeko, lehengaien salneurriari gaineratzen diote lan horretarako lanorduen kostua, begiz jota. Horrez gain, kontuan izan behar da, orduko kostua eduki teknologiko askoz ere apalagoko lanetan baino txikiagoa dela.

Martin-Ibarratarrek sortzen eta garatzen jakin izan duten jarduera, itxura guztiaren arabera, jarraitzeko bidean da semeen bitartez, Franciscoren eta Maiteren dedikazioa eta jakintza errepikatzen zailak diren arren.

Maite Ibarra, familiak Elgorriagan duen lantegianTrebetasuna eta eskarmentua oinarrizkoak dira burdin saregileen lanbidean. Maite Ibarra, familiak Elgorriagan (Nafarroa) duen lantegian. Argazkia C.U. ( 11/96).