Organoaren historia konplexua

Organoa hodi edo kanoi askoz osatua dago (bertan sortzen da soinua), hauspo batzuek airea bultzatzen dute eta teklatu batek,erregistro ordenatu batzuekin batera, soinuaren tinbrea aldatzen dute. Hori dela eta, musika-instrumentuen artean konplexu eta garrantzitsuenetako bat da.

Garai modernoetan organoa beste xedeetarako erabili bada ere, esaterako zinema mutuaren garaian pelikula girotzeko edo festak alaitzeko, Mendebalde kristauan liturgia-instrumentua izan da argi eta garbi, nahiz eta jatorri paganokoa izan. Vatikanoko II. kontzilioan, liturgiari buruzko 120. konstituzioak honakoa zehazten du: “Eliza latindarrean estimu handia izango zaio hodidun organoari usadiozko musika instrumentu gisa. Haren soinuak elizkizunei distira handia ematen die, eta fededunen arimak Jaikoarengana eta Zeruko errealitateetara”. Organoa ere orkestretarako obretan bakarlaria izan daiteke.

Vera de Bidasoako organoaVera de Bidasoako organoa.

Aurrerakuntza zientifikoei esker, organoak izugarri garatu dira: izan ere, ezagutzen den organorik zaharrenak, K.a II. mendekoa, ustez Alexandriako Ctesibiok egindakoa, hidraulikoa zen, baina hodi gutxi batzuk eta tekla landugabeak besterik ez zituen; gaur egungo organoek, berriz, teknologia-aurrerapen guztiak dituzte. Organoez gain, biraderadun organoak eta harmonioak ere kontuan hartu behar dira.

Mendebaldean, organoa karolingiar garaian agertu zen, eta oso poliki garatu zen: IX. mendetik XII. mendera zortzidun bat izatetik bi izatera pasa zen, eta hodi ilara bakarra ere bikoiztu egin zen. Hurrengo hiru mendeetan hodi kopurua handitu egin zen, baita teklatua ere. Horrez gain, kromatiko bihurtu zen, eta hauspoek potentzia handiagoa lortu zuten. XIV. mende bukaeran, kantariei organoz laguntzeko tresna bat ezarri zen, eta XV. mendean, sekretuak perfekzionatu egin ziren, horrela jokoak erregistroen arabera isolatu eta nahasteko. Orduan sortu zen organo handia, herrialdearen eta eskolaren arabera era ezberdinean garatu zena.

XVI. mendean organo errenazentista sortu zen. Ahots-polifoniak nagusitu ziren, eta ondorioz, instrumentuak, horien artean organoa, baztertuta geratu ziren. Hala ere, organoak garatzen jarraitu zuen, eta horren ondorioz, XVIII. mende erdialdean organo barrokoa agertu zen. Organo hori nahiko ezberdina zen aurrekoekin konparatuta, eta mende bat igaro baino lehen, orkestraren soinua imitatzen saiatzean, organo sinfoniko edo erromantikoa sortu zen. Hala ere berrikuntzek aurrera jarraitu zuten, eta ondorioz organo neoklasikoa asmatu zen. Organo horrek, azken berrikuntzak izateaz gain, teknologia berrienak ere bazituen. Neoklasikoaren jarraian gaur egungo organoak agertu ziren.

Aurrerapen tekniko guztiez gain, organo bakoitzak bere ezaugarri eta berezitasunak ditu, eta ez daude bi organo berdin. Organoak behar bezala mantentzen eta gozatzen badira, bizitza luzea izan dezakete.