Simon Berasaluze, beiralari handia

Simon Berasaluze Aginagalde (Deba 1912 – Donostia 1993), beiralari bikaina izan zen, beirate handi eta ikusgarri ugari egin zituena. Horiek batez ere AEBtako eliza eta eraikin zibiletan ikus daitezke, eta hein gutxiago batean, Hego Ameriketan eta Espainian. Euskal Autonomi Erkidegoan maisu honek egindako lanak oso ugariak dira. Nahiko lotsatia zenez, eta batez ere, lasai lan egin eta behar bezala kontzentratu ahal izateko, ez zen inoiz jendartean azaltzen (bizitza guztian bi elkarrizketa bakarrik egin zizkioten). Hori zela eta, bere obra ez zen asko ezagutarazi bere lanbidetik kanpo, non estimu handia zioten bere lanei.

Lehen esan bezala, Deban jaio zen 1912an, eta bere aita Manuel, Debako portuko azken belaontzietako baten kapitain eta jabea oso ezaguna izan zen, Margarita izenekoa. Txiki-txikitatik marrazkilari bikaina zen. 1926an, hamalau urte zituela, Bartzelonako Arte Sakratuen Eskolan sartu zen, salestarrek zuzendutakoa. Bertan hainbat urte igaroz ituen, eta trebakuntza handia jasotzeaz gain, erretratugile bikain bihurtu zen.

Ikasketak amaitu eta gutxira, 1931ko udan, Manuel de Cárdenasen bitartez, Henri Mauméjean ezagutu zuen (Europako beiralari garrantzutsuenetako bat), eta horrek Madrilgo lantegian lanpostu bat eskaini zion (Simonek baietz esan zion). Simonek leial lan egiten bazuen, beiralariaren lanbidea erakutsiko ziola hitz eman zion.

Simon BerasaluzeSimon Berasaluze, Ansoniako Assumphiom Church - Convent Chapelen (Connecticut), beirate bat margotzen, 1952 eta 1056 artean.