Traste zahar haiek

1920ko hamarkadan, taxien erabilera hedatu egin zen. Garai hartako autoak bezalaxe, taxi gehienak beltzak izaten ziren, zilindrada handikoak eta 100 km bakoitzeko 20 litro erregai kontsumitzen zutenak. Marka hedatuenak Fiat, Austin eta Ford 4 ziren. Zazpi eserleku izatera iritsi zitezkeen (bi gidariaren ondoan, eta bost atzeko aldean, horietako bi transportin izeneko eserleku tolesgarrian. Taxi-gidariarekin hitz egiteko interfono edo tturutta izeneko tresna erabiltzen zuten).

Bezeroak, alboko eskailera bat erabiltzen zuen ibilgailura igotzeko, eta taximetroak eta klaxonak, autoaren kanpoaldean kokatuta zeuden.  Klaxonak kukutsa izenez ezagunak ziren, eta argotean andre uxatzaile ere esaten zitzaien. Taxi-gidariak aire zabalean egiten zuen lan, babes bakarra V formako aurreko kristala bakarrik baitzuen.

1940ko hamarkadatik aurrera, taxi-gidarien lana askoz ere gogorragoa bihurtu zen. Izan ere, lanerako gerraosteko ibilgailu zaharkituak bakarrik zituzten, eta erregai eskasiaren ondorioz, autoak gasogenora egokitu behar izan zuten, horrela substantzia hori erregai gisa erabili ahal izateko. Horretarako egur-ikatz ugari eraman behar izaten zuten, hezetasunetik ondo babestuta, gasifikatzailea aldian behin kargatzeko. 1950eko hamarkadan, taxien parkea oso txarra zen, 1953an, Citroen 11 arinak eta Peugeot 203 modeloak inportatu ziren arte. Ibilgailu horiek taxi-gidariek beraiek erosi zituzten, bakoitza 75.000 pezetan, eta horrek zerbitzua nabarmen hobetu zuen.

DiligentziakDiligentziak mendeetan zehar erabili ziren garraiobide gisa.Argazkia Bergarako Idarreta hotel aurrean ateratako da. (Idarreta sendiak utzitako argazkia).