Treneko arduradun-buruak

Tren-geltokiko buruen mendekoak ziren eta tren-gidariek nahiz galgariek haien esanetara egiten zuten lan. Treneko arduradun-buruak trenen erantzuleak izaten ziren horiek geltokietatik kanpo zeudenean. Beti beren furgoian joaten ziren, eta bertatik “behar-beharrezkoa zenean” bakarrik atera zitezkeen. Baita ere treneko arduradun-buruen erantzukizun pean egoten ziren fakturatutako ekipajeak, enkarguak eta salgaiak.

Beren lana garrantzitsua zen arren, trenbideko beste lanbide batzuk baino ezezagunagoa zen..

Trena bidaiariena bazen, hura irten baino ordu erdi lehenago egon behar zuten geltokian, eta merkantzia edo salgaiena bazen, berriz, ordubete lehenago. Treneko arduradun-buruak tren-geltokiko buruaren lana egin behar zuen bai geldialdi eta geralekuetan, bertan ez baitzegoen lan hori betetzen zuenik. Beraz, txistu-hots luze batekin trenaren irteera baieztatzen zuen. 1920ko hamarkada erdialdetik aurrera, horren garrantzitsuak ez ziren trenetan treneko arduradun-buruen eta txartel-zulatzaileen lanpostuak elkartu egin zituzten. Ondorioz, treneko arduradun-buru eta kobratzaile izatera pasa ziren profesional haiek.