Txartel-zulatzaile ahaztezinak

Txartel-zulatzaileek harreman berezia izaten zuten bidaiari gazteenekin. Izan ere, gazteek ez zuten txartela ordaindu nahi izaten, eta hori lortzeko zubia izeneko teknika erabiltzen zuten. Horren ondorioz, askotan bidaiari gazteak eta txartel-zulatzaileak elkar zelatan ibiltzen ziren, edo txartel-zulatzailea bidaiarien segika ibili behar izaten zen, bidaiariak komunetan eta bagoi tartean ezkutatzen ibiltzen zirelako eta abar. Ihesean zebiltzan gazteen lagunak txartel-zulatzailea entretenitzen saiatzen ziren, besteak beste beren txartela aurkitzen ez zutenarena eginez. Txartel-zulatzaileen ahalegin haiek guztiek arrazoi bat zuten: txartelik gabe joaten zien bidaiariei kobratzen zien komisio edo gehigarria deiturikoa. Baina horrez gain, konpainia gehienak oso zorrotzak izaten ziren eta txartel-zulatzaileen jokaera gertu-gertutik jarraitzen zuen.

Txartel-zulatzaileen betebeharren artean zegoen "trena bertara iristean, geltoki nahiz geralekuaren izena ozenki esatea” eta “bidaiariei, betiere jokamolde onez, trenetik jaisten eta bertara igotzen laguntzea”. Debekuen zerrenda oso luzea zen. Besteak beste, ezin zuten tren-gidariarekin hitz egin “baldin eta ez bazen lan-konturen bat". Horrez gain, “ezin ziren inola ere deskuidatu eta ezin zuten bidaiariekin hitz egin, baldin eta ez bazen zerbitzuari buruzko konturen bat".  Kobratzaileak ezin zuen txartelak ikuskatzeko behar zuen baino denbora gehiago pasa bagoietan, lana bukatzean “tren bukaerako plataformara itzuli behar" baitzuen.

Txartel-zulatzaile edo begiratzaileen lana nahiko arriskutsua izan zen 1950eko hamarkada eta batzuetan 1960ko hamarkada arte. Izan ere, trena martxan zihoala, haren kanpotik mugitu behar izaten ziren, egurrezko helduleku fin bati helduta, trenek erdiko korridorerik ez baitzuten izaten.

Begiratzaileen lan edo betebeharrak berdintsuak izaten jarraitzen badute ere, gaur egun eraginkortasun handiagoz egiten dute lan, eta iraganean bidaiariekin zuten harreman estua galtzen joan dira.

Neurri guztiak hartu arren, tren-istripuak gertatzen diraNeurri guztiak hartu arren, tren-istripuak gertatzen dira. Esaterako, argazkian ikus daitekeena, 1893an Antzuolako geltokiko irteeran gertatutakoa.

Trenbide-langileakTrenbide-langileak tranbia baten ondoan (Burdinbidearen Euskal Museoak utzitako argazkia).