Tren-geltokiko buruak

Tren-geltokiko buruak izan dira usadioz langileen zuzeneko buruak. Baina horrez gain, XX. mende hasieran, lanbideko araudiaren arabera, beste erantzukizun asko ere hartzen zituzten, besteak beste bidaiariekin zerikusia zuten erantzukizunetatik hasi eta salgaiekin zerikusia zutenetaraino. Horrez gain, trenak behar bezala osatu, irten eta iristen zirela bermatu behar zuten, baita txartelak behar bezala saltzen zirela eta konpainiaren ondasunak behar bezala zaintzen zirela ere.

Betebeharrei dagokienez (araudiak hori bakarrik aipatzen zuen), konpainiek den-dena arautzen zutela esan beharra dago. "Uniforme osoa eta garbia” eraman behar zuten jantzita, "era zuzenean jokatu behar" zuten, eta "bidaiari eta langileen artean sortzen diren liskar edo istiluak geldiarazi" behar zituen. Horrez gain, ezin zuten "bere postua inola ere utzi, idatzizko baimena eskuratu eta ordeztua izan arte".  Horrez gain, trenak geltokiak zeuden bitartean, geltokiko buruak nahiz langileak "bidaiariekin zerbitzu kontuetarako bakarrik hitz egiten saiatu behar ziren”.

Beste garai batzuetan, eta ia 1960ko hamarkada arte, trena zen salgaiak garraiatzeko ia modu bakarra. Hori zela eta, garrantzitsua izaten zen tren-geltokiko buruaren laguntza eta babesa izatea. Ondorioz, tren-geltokiko buruak garrantzi handia izaten zuen. Beti trajez jantzita joaten zenez, geltokian oso deigarria gertatzen zen. Trenen etorrera kontrolatzen zuen hiru koloreko eskuargi batekin. Eskuargi horrekin seinaleak egiten zituen, eta trenei irteera emateko “txistu-hots luze bat” ematen zuen txilibitu batekin. Txistu-hotz horren ondoren korneta-hots bat ematen zen tren-gidariari trena martxan jarri behar zuela jakinarazteko.

Tren-geltokiko buruaTren-geltokiko burua, txartel-zulatzailea eta zamalanetako mutila, Irunen 1958an. Atzean topoa ikus daiteke. (Burdinbidearen Euskal Museoak utzitako argazkia).