XXI. mendeko kaligrafoak

Azken hamarkadetan zehar luma edo esku ederraren artea desagertu egin da eguneroko bizimodutik, alde batetik oraingo kulturak beste balio batzuk jartzen dituelako lehen tokian, eta bestetik komunikazioa errazten duten baliabideen garapena etengabea izan delako; hortxe ditugu, besteak beste, telexa (1837), telegrafoa (1837), telefaxa (1863), idazmakina (1867), telefonoa (1878), fotokopiagailua (1947) edo posta elektronikoa. Hala eta guztiz ere, “luma ederraz” idazten duten kaligrafo batzuek lanbideari eusten diote, lan espezifikoak eginez, kasu askotan balio artistiko handikoak inolako zalantzarik gabe.