Egindako lana aurkezten

Ikaskide talde bakoitzak talde lanean landu eta ekoiztutako informazioa beste ikasle guztiei azalduko diezue. Gaiaren ikuspegi orokorra izan dezazuen, beste taldeek diotena entzute aktiboaz jarraitzea komeni da, talde guztiek ekoiztutako informazioa norbereganatzea oso garrantzitsua baita.

Hori bideratzeko edozein ikaslek eskain dezake azalpena, horretarako irakasleak zenbaki bat esango du eta hori duenak azalduko du taldean egindako lana. Beste bati txanda emateko irakasleak beste zenbaki bat esango luke, eta horrela taldeko guztiek azalpenaren zatiren bat eskainiko lukete, honetan ere guztien parte hartzea bermatzea nahi baita.