Eusko Jaurlaritza

Sailak - Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza

Jarduera esparruak eta eginkizunak

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari:

  1. Goi-mailako hezkuntzari loturiko ahalmenak Autonomia Estatutuaren ondoriozkoak dira.
  2. Zientzia-politika.
  3. Ikerketa teorikoa eta aplikatua bultzatu eta koordinatzea.
    c bis) Oinarri zientifikoko ekintzailetza.
  4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana bultzatu eta koordinatzea.
  5. Berrikuntza-funtsa kudeatzea.
  6. Ikerketa kooperatiboko zentroak.
  7. Bikaintasunezko ikerketako EAEko zentroak.
  8. Berrikuntza, enpresen sektoreko berrikuntza izan ezik, 10.1.b) artikuluan aipatua.
  9. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  10. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.