Eusko Jaurlaritza

Sailak - Justizia eta Giza Eskubideak

Jarduera esparruak eta eginkizunak

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia eta Giza Eskubideen Sailari:

  1. Botere Judizialarekiko harremanez arduratzea.
  2. Justizia Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
  3. Espetxe-establezimenduak eta, bereziki, haien antolaera, funtzionamendua eta espetxe-legedia betetzea, legedi horrek Espetxe Administrazioko organo zentralei ematen dizkien ahalmenen egikaritzea bere gain hartuta.
  4. Adingabe arau-hausleen arloko eskumenak baliatzea, adingabea babesteko eskumena duten gainerako organo eta administrazioekiko lankidetzan.
  5. Notarioak eta jabetza-erregistratzaileak izendatzea.
  6. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizia Administrazioan.
  7. Giza eskubideak eta bizikidetza gauzatzeko baldintzak sustatzea.
  8. Biktimen eta memoriaren politikak zuzendu eta koordinatzea.
  9. Jaurlaritzaren politika proposatu eta gauzatzea memoria historiko eta demokratikoaren arloan.
  10. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  11. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.