Eusko Jaurlaritza

Sailak - Ogasun eta Finantzak

Jarduera esparruak eta eginkizunak

Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Finantzak Sailari:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu eta horien kudeaketa orokorra egitea, baita jarraipena eta kontrola ere. Horietaz gain, aurrekontuei buruzko programazioa.
  2. Sektore publikoaren aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna.
  3. Barne-kontrol ekonomikoa, kontabilitatea eta kontabilitate-erantzukizunak.
  4. Laguntza eta dirulaguntza publikoen araubidea arautzea eta gainbegiratzea.
  5. Kredituaren antolamendua, finantza-politika eta finantza-entitateekiko harremanak. Euskal Autonomia Erkidegoak euskal sektore ekonomikoak finantzatzeko eta haietan partaidetza publikoa izateko dituen tresna publikoak kudeatzea.
  6. Aurrezki-kutxak, banku-fundazioak eta kreditu-kooperatibak.
  7. Diru-bilketaren kudeaketa, diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea.
  8. Aseguru- eta berraseguru-jarduera, bai eta aseguru eta berraseguru pribatuen banaketa baimentzea eta kontrolatzea ere.
  9. Balore-merkatua.
  10. Gizarte-aurreikuspeneko entitateak.
  11. Ekonomia Ituna, Estatuari eman beharreko kupoak eta lurralde historikoen ekarpenak. Transferitzekoak diren eskumenak edo zerbitzuak baloratzea, eta finantza-fluxuak zehaztea eta kudeatzea, Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionez.
  12. Finantza-jarduera beste administrazio publiko batzuekin koordinatzea.
  13. Harmonizazio, koordinazio eta lankidetza fiskala.
  14. Zerga-administrazioa eta erreklamazio ekonomiko-administratiboak.
  15. Ondarea eta kontratazioa.
  16. Jaurlaritzaren politika ekonomikoa koordinatzea, eta programa eta politika publikoak ebaluatzea eta aztertzea.
  17. Europako kohesio-funtsen politika.
  18. Lehiaren defentsa.
  19. Sailari atxikita dauden edo haren mendeko diren sektore publikoko entitateak zuzentzea, legeek eta erregelamenduek ezartzen dutenaren arabera.
  20. Legeek eta erregelamenduek ematen dizkioten gainerako ahalmenak.

Sail honi atxikitzen zaizkio: «Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazioko erakunde autonomoak; eta «Finantzen Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko ente publikoa.

 

Ekin lanari!